Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pausaje 1 iz pausua emateko era. ik pauso 7; ibilera 2; urrats.

Arrunki jantzia ibili ohi zen [...] baina uniformaturik zihoala ematen omen zuen, halakoxea baitzen pausajean ere erakusten zuen zeremonia. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 39. orr.

Pausajea bizitu eta galerna batetik arribadan ekarriko balitu moduan sartu behar izan zuten haren ondotik denden zirkulu barruan. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 113. orr.

Arindu zuen bere pausajea, eta hantxe zen ilunarekin bateratsu. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 21. orr.

Ohizko pausajea bizkortuz. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 50. orr.

Pausajearen moteletik antzeman zieten ez zirela zaldiak. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 60. orr.

Ihesaren lanbrotan, bideak aurrez ezagutu gabe abiatzen diren gehienen pausajea berdintsua da, eta larritasun berberean bat egiten dute. Jokin Urain   «Errotarria» - 169. orr.

2 (izenondoekin)

Patxada onean, idien pausaje astunak ematen zuena baino arinago ibiltzeke. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 94. orr.

Atzetik Aiora, pausaje lasaiagoz, eta azkena ni, nire poltsa txikiarekin, begiak Aioraren bilinbolotik kendu ezinda. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 53. orr.

Bere gorpuzkerari erreparatuta 1,88 metroko garaiera, hanka luze eta gihartsuak, potentzia eta pausaje luzea..., argi dago zein den bere dohain nagusia: abiadura, abiadura bizia. Berria - Kirola   2004-06-23

Kale hautsez betean zehar [...] behin eta berriz pasatzen zen Zankamehe, bere pausaje oker eta lasterrarekin, lastozko kapelua buruan. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 208. orr.

Deigarria zen gizon handi sendo hark zer esku delikatu luzeak zituen, zer pausaje xuabe, isil, ia aditu ezina eta, oro har, zer mugimendu baratz, zalantzati, kontu eginak. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 10. orr.

Aurrea hartu zizun erantzunik eskatu barik, ongi ikus ahal zenezan haserre zihoala, pausaje harroan, lagun batek uste zion diskrezio apurragatik mindua. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 35. orr.

Baina pausaje eleganteagorik! Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 25. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Txistulari-ttunttunei jotzeko seinale egin zien eta sarrera bezala-bezalako pausaje tankeran alde egin zuen lorategitik. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 169. orr.

Francia hiribidean barrena joaten zen, garai, zurbil, papar hegalak goratuak, pipa itzalia bere hortz zuri eta bizkorren artean, pausajea luze eta bixi, sorbaldak zaputz. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 162. orr.

4 irud/hed

Hortaz, liburu honi pausaje lasaia komeni zaiola erabaki dut. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 45. orr.

Euskal kazetari modernoaren pausajea: ukapenetik izatera. Herria  

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus