Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pausaldi 1 iz etenaldia, geldialdia. ik pausa.

Pausaldi bat utzi zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 93. orr.

Robert Lataillade-k kudeatzen duen defentsa elkarteak pausaldi bat eman du ondorioz bere protesta eta manifestaldieri.  Herria   2003-09-04

Leherraldi honen ondoren makalaldi bat etorri zen hamasei, hamazazpi eta hemezortzigarren mendeetan iraun zuena, eta ondoren, pausaldi luze haren atzetik, bat-bateko beste bizkorraldi bat K.o. 1840-90 bitarteko berrogeita hamar urteetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 341. orr.

Hogeita hamasei orduko pausaldiaren ondotik mundura bihurtuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.

Hala, sei belaunaldiko pausaldiaren ondoren, bidez bide abiatu naiz ni berriro harri bila.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 115. orr.

Atomo horietako bakoitzak akzidenteak dauzka, ezin saihestekoak, esaterako, kolorea, usaina, mugimendua edo pausaldia.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 204. orr.

Geldi dagoen gorputz horretan Jainkoak, haien iritziz, pausatzea sorrarazten du haren atomo bakoitzarentzat, eta pausatze bat suntsitzean hor beste bat sorrarazten, gauza horrek pausaldian dirauen bitartean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 209. orr.

Arratsalde aldean bitan eten zitzaidan pausaldi luzea; lehenbizikoan, telefonoaren txirrinak eta, gero, korridoreko pauso hotsek ernatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.

–Biziera gerra da... deserri arrotzean jasan beharreko pausaldi iheskorra...  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 205. orr.

Zirkunferentziaren mugimendua, beraz, lasterragoa da barruko zirkuluarena baino; eta ez daukazue esaterik azken zati horren mugimenduan pausaldi gehiago dagoenik, gorputz osoa, errotarriaren gorputz osoa erran nahi dut, bat eta etengabea delako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 202. orr.

Pentsamenduen eta arduren pausaldi hura aprobetxatuz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 138. orr.

2 (egin aditzarekin)

–Nora? -eta pausaldi bat egin du-.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 107. orr.

Aldizka pausaldiak egiten zituen diskurtsoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 94. orr.

Chavezek ondo hitz egin zuen, pausaldiak eginez, tonu egokiarekin eta azentuazio zehatzarekin.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 91. orr.

Hegoaldera bidean [...] Marthak and Ernestek Washingtonen egin zuten pausaldia, militarrei euren aurkikuntzen berri ematera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 129. orr.

Hantxe egiten zituen bazkalosteko pausaldiak, jai egunetakoak pianoan eta lanegunetakoak laborategian.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 22. orr.

Noizik eta behin pausaldi laburrak eginez, ilunabarra arte ibili zarete.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 125. orr.

3 atsedenaldia.

Denak ere untsa pausa ditela, gero ez baitute pausaldi handirik egiten ahalko alabainan, bozak hurbiltzen ari-eta...  Herria   2001-08-09

Urte berri bat lantegietan udako pausaldiaren ondotik.  Herria   2004-09-02

Kamiunzainak aitortu du ere zazpi oren hartan gidatzen zuela kamiuna, den gutieneko pausaldirik nihun egin gabe.  Herria   2003-10-30

Pausaldi bat ona egin omen du Raffarin gaizoak, eta ba omen zuen segur holako zerbaiten beharra hiru urtez aski akiturik.  Herria   2005-09-01

Kondutan hartuz mariñelen bizia ardura zaila dela, irabazi ttipiak eta pausaldi guti...  Herria   2002-11-14

Goizeko eskolen ondoko pausaldian geunden, Akademiaren aitzineko plazan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 173. orr.

Baina egia da, horrekin batera, behin prozesu bat ireki ondoren on dela, urteak igarotzen direnean, atseden eta pausaldi hartzea gauzak ongi egiten ari ote garen ikusteko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 136. orr.

Bi oren eta bost, eman eta eman, pausaldi gutirekin, arranpak abiatu artean, denek, irabazle eta galtzale, ederki gostaia dute finala haundi hau.  Herria   2004-11-25

Badu zenbait egun, Jamattit Mendiondo, Harrietako semea, hor dugula gure artean, merexitu pausaldi edo egonaldi batentzat etorria.  Herria   2001-06-21

4 (hitz elkartuetan)

Pausaldi denbora hortan ere alabainan, zernahi bilkura ukan du.  Herria   2004-09-02

Dakusazunean mugimenduan ari diren bi gauzak denbora berean bi distantzia egiten dituztela, horren kausa ez da distantziarik luzeena egiten duena lasterragoa izatea, baizik eta, guk geldoa deitzen diogun mugimendu horretan pausaldi tarte gehiago sartzen direlako, eta lasterra deritzogunean, aldiz, geldiune gutxiago.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 202. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus