Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pausoka (orobat pausuka g.er.) adlag pausoz pauso.

Hor ikusten da, pausoka, urratsez urrats, nola doan zientzia bere aurkikuntzak egiten. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 446. orr.

Topaketa hori oso mailaka eta pausoka egina izan zen, ordea, subjektuaren kontzeptua eratuz joan zen bezala, bestalde. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 203. orr.

Pausoka egiten omen da bidea, eta bazihoan itxura hartzen erakusketa. oreka demografikoa edo ekonomiaren klima aldaketa bati pausoka moldatu beharra. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 147. orr.

Hong Kongek sufragio unibertsala pausoka eta modu ordenatuan lortzea nahi du. Berria - Mundua   2004-04-27

· Sorbalda erakutsi gabe, pauso-pausoka urruntzen hasi nintzen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 208. orr.

Pausoka-pausoka egin beharko dira urratsak, baina geratu gabe, «konpromisoak» hartuz, oraingo borrokak zehaztuko baitu etorkizuneko errealitatea. Berria - Harian   2005-05-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus