Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pazota (orobat paxet eta paxeta; Euskaltzaindiaren Hiztegian pazota agertzen da) iz zutoina; hesola.

Behereko pentzeko erreka barnakor horren aldean, erdi zen Barna, gure behi baliosa, beharrik, pazote azkarrak ezarriak zituen aitatxi zenak; esker mila Joanes maitea!  Herria   2003-03-20

Aldapa gogorra ginuela laster, oroitarazi zigun korrikalari gazteak, lehenik ordokiak animatuko gintuela bi paxeta lerroen artean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 31. orr.

Bidean gogoratu zait utzi dudan herriaz kondatzen den historia, edo bederen leienda El Aceboko jendeak ez zion erregeari zerga pagatzerik, 800 paxeta, erromesen gidari, landatu zituztelakotz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 181. orr.

Duela lau urte berritua dute, eta zabaldua, ezkerreko hegian platanondo gazteek, paxeta antzekoek, alegiazko itzal lerro bat egiten dutela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 148. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus