Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pedagogiko izond pedagogiarena, pedagogiari dagokiona. ik pedagogia 2.

Asmo pedagogikoak agintzen du hemen alfabetoaren mugaketa. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 216. orr.

Helburu pedagogiko bat badu. Berria - Kultura   2004-06-29

Hedabideek funtzio pedagogikoa ere izan behar dute. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 54. orr.

Ez dakit zer ikasiko zuen aldizkari hartan sistema pedagogikoez, ezer ez segur aski. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 61. orr.

Arrazoi pedagogikoak direla medio, edukiaren arabera sailkatuak ematen ditugu: Otoitzak, Gutunak, Aholku espiritualak, Lege-testuak eta Azken gomendioak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 40. orr.

Eskola-sistemaren barruan bertsolaritzaren aplikazio pedagogikoa aintzat harturik eginiko esperientziei. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 216. orr.

Estilo oso pedagogikoa du, bai azalean, bai mamian. Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Jolas pedagogikoa, inondik ere, helduen bizitzarako ere irakaspen polita dena. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 97. orr.

Hori betetzea exijitu nahi diogu Estatuari, etengabe, oso modu pedagogikoan eta formak asko zainduz. Berria - Euskal Herria   2004-04-27

Musika eskolen eginkizun pedagogikoa eta erakunde horien kudeaketa aztertuko dute zenbait adituk. Berria - Harian   2006-04-05

Aurreneko bertute pedagogikoa arazo hauetan taktoa izaten da. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 77. orr.

Arlo filosofikoan, moralean, legalean zein pedagogikoan sutsu aldarrikatu zuen ezberdintasuna. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 47. orr.

Donostian, Adarra talde pedagogikoan ere ibiltzen zen, eta orobat irakasleen sindikatuetan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 74. orr.

Gaitasun pedagogikoko proba praktikoak. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 9. orr.

Jardunaldi Pedagogikoak hasiko ditu bihar Ikastolen Konfederazioak. Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Udako Topaketa Pedagogikoak antolatzen ditu, laugarren aldikotz. Herria   2003-05-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus