Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pendiz (orobat penditz g.er. eta pendoitz g.er.) 1 iz aldapa.

Tiumeneraino [...] bidea malkartsu samarra izango zen, lurralde hartako gorabehera aldakorrek eratzen baitzituzten Ural mendietako lehenengo pendizak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 170. orr.

Goiztirian egunero korritzen genituen eskualde hartako muinoak eta pendizak. Txillardegi   «Putzu» - 247. orr.

Pendizaren orpoan daude kokatuak mendiari eusten bezala karrikaren estiborreko etxeak. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 130. orr.

Baserri inguruko soro, belaze, ordeka xabal, pendizetako txaradi, zuhaitz gaxte eta berriei, azienda eta artaldeei, arkumeei eta besteri erreparatuz [...]. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 79. orr.

Pendiz baten ondoan geunden eta azkenean hirurok amildu ginen pendizean behera, pilota bat bezala. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 122. orr.

Irrist egin zuten eta 150 metroko pendizean behera erori ziren. Berria - Euskal Herria   2004-03-21

Hartara, basoaren gune sarri eta etengabe ilunekin egokitu ginen, eta hezetasunak irristakor bihurtzen zituen pendizekin. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 214. orr.

Iratzeari helduta, pendizean irristaka ailegatu ginen errepidetik metro gutxira zegoen errekaren ondora. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 35. orr.

Ondoren, berriz ere gorantz egin zuten, pendizeko harriei eta belarrei helduta, sakan erpinera. Jon Maia   «Riomundo» - 81. orr.

Lasterka hasi nintzen etorritako bidetik, pendiz labainkorrean gora. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 345. orr.

Egutera dagoen pendizean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 101. orr.

Milaka eta milaka ranchito edo txabola ziztrin, pendizetan zintzilik, sasiaren, lokatzaren eta harrien artean. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 49. orr.

2 irud/hed

Galbidea beheranzko pendiz arina da; onbidea, aldiz, goranzko aldapa neketsua. Berria - Kirola   2006-03-17

Garizumako pendizean gora, baserritarrak bazituen bere jardueran erreparatu beharreko koska alaiagoak ere. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 102. orr.

3 aldapa baten makurdura maila.

Aurreko hormaren goiko partean, leiho txiki batek pendiz handiko teilatutxo batera ematen zuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 199. orr.

Bertara iristeko, pendiz pikoa igo behar zen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 77. orr.

Basoa pendiz gogorrean jaisten zen muinoan behera. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 276. orr.

Azken kilometroan %17ko pendiza dago. Berria - Harian   2005-04-03

%14ko pendiza ere bazuen errepideak tarteka. Berria - Kirola   2006-04-02

Laburra da hori ere, bi kilometro besterik ez, baina batez besteko pendiza ez da txikia: %7,5. Berria - Kirola   2004-04-09

Konoaren hormen pendiza doi-doi kalkulaturik zegoen erauziriko materiala hondoraino lerratu bai baina oldar handiegirik har ez zezan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 94. orr.

4 balkoia; baranda.

Burdinazko pendiz zaharkitua, "Second Empire"koa bete-betean, bere hegal metaliko erorkorrak eta guzti. Txillardegi   «Labartzari agur» - 32. orr.

Landaluze zubia eta pendiz borobila pasata, etxepean ginen gauerdirako. Txillardegi   «Labartzari agur» - 54. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus