Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pentsaketa 1 iz pentsatzea; gogoeta.

Holako pentsaketak bekatura bideratzen duela. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 64. orr.

Pentsatzea pentsaketaren legeak eurak aurkitzea da. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 17. orr.

Mahasti goxo honen erdian erabili ditudan pentsaketa beltzak natura liluragarri eta arratsalde eder hauei ez dagozkie. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 187. orr.

Baina ez diozu kasurik egin eta zure pentsaketetan galdurik berriz hasten zara irakurtzen. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 18. orr.

· 2 adlag ipar pentsatzen.

Ikusten nituelarik elgarrekin Bush eta Aznar, ari nintzan pentsaketa bakoitzak baduela bere deabrua. Herria   2003-02-27

Imanaren aldakortasunak, Ortibetako eta Okasoetako Anplitudoen Taulek, proiekzio estereografikoek, pentsaketa jartzen ninduten. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 9. orr.

Anitz aldiz egoiten naiz pentsaketa: nola ukaiten ahal zuen bada holako pazientzia gizon horrek gurekilan? Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 206. orr.

Bidaiaria so egile bat da, beti pentsaketa. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 60. orr.

Nork trahitu dituen pentsaketa daude. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 30. orr.

Ea ezagutu zuten... -Kattalin pentsaketa bezala hasten da, ezpainak ximurturik... -ez dut uste. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 62. orr.

Denak isildu ziren, pentsaketa. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 111. orr.

3 pentsaketan gogoetan, pentsatzen.

Beti pentsaketan ari da, Joanesek, oraingo belaunaldikoa balitz, zein bide har lezakeen... Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 73. orr.

Horretan hasi nintzen pentsaketan, saltxitxoi bokata jaten ari nintzela. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 39. orr.

Tarte batez isilik geratu nintzen, pentsaketan, Lauaxetarekin nuen solasaldia etenda. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 53. orr.

Gero aulki batean eseri eta pentsaketan gelditu nintzen. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 155. orr.

Joantto pentsaketan egon zen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 226. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pentsaketa ari (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus