Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pentsatu, pentsa, pentsatzen (orobat pentsau g.er. eta pensatu g.er.) (orobat pentsetan g.er.) 1 du ad gogoeta egin, gogoan erabili; ideiak edo arrazoibideak eratu edo elkartu. ik oldoztu.

-Pentsatu egin beharko dut, Tom.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 93. orr.

Baina pentsatu bakarrik egin zuen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 50. orr.

Eta, pentsatzen jarrita, hori da okerrena: [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 68. orr.

Ergela da, pentsatu dut, baina zintzoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 148. orr.

Erakargarria, ari da pentsatzen, baina gizasemeentzat galdua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 102. orr.

Batek daki, pentsatzen du: beharbada, guztiarekin ere, izango du etorkizuna afera honek.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 41. orr.

Hori pentsatu dut neuk ere -esan zuen Lockhartek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 123. orr.

-Ez zen erraza izango frogatzen -pentsatu zuen Perrettek, ozen-ozen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 137. orr.

Morroi hau nire arrebarekin maiteminduta dago, pentsatu zuen azkarki Abdulek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 93. orr.

Hitz arruntez janzten da poesia zenbaitetan, pentsatu zuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 17. orr.

"Erratzari irmo heldu isatsetik", pentsatu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 28. orr.

Enbusteria sentimentalen txanda, pentsatu nuen hasieran, baina amak oso zorrotz hitz egin zidan: […..].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 96. orr.

Gero, bat-batean, pentsatzen duzu: "Zerbait gertatu da".  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 78. orr.

Eta pentsatu zuen: indarra zegok hemen, pinu lerdenetan, mendi-mazela heze hauetan, [...].  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 12. orr.

Emakumeak, berriz, pentsatu du: […..].  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 93. orr.

Izan ere, pentsatu du alargunak, txakur baten itxurapean azaldu zitzaion Mefistofele Faust doktoreari.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 66. orr.

Irribarre egin nuen, eta pentsatu: "oso aspaldi da ez dudala egin iribarre".  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 259. orr.

Hala pentsatu zuen Raymond Carverrek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 164. orr.

Izenak pentsatu beharko genituzke.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 174. orr.

-Ene!, ezin dut pentsatu horrelakorik, inolaz ere -esan zuen Marshall andreak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 145. orr.

Ez dakit zer pentsatu ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 115. orr.

Darling andreak ez zekien zer pentsatu.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 35. orr.

Nahastuta geratu nintzen, zer pentsatu ez nekiela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 60. orr.

Zer pentsatu behar dute entzule mindu hauek...?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 257. orr.

-Ezta pentsatu ere -esan zuen Manilovek, irribarretsu-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 55. orr.

Pentsatu ere ez! Aitak, ordea, bitan pentsatu gabe, salto egin omen zuen zangara.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 61. orr.

Ez nuen bi aldiz pentsatu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 234. orr.

Guztia pentsatu bezala ateratzen bada, diru-turrusta handi bat izango dugu laster.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 126. orr.

Pentsatzen nuen bezala, sardinak dira.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.

"Kontuz sorgin histeriko horrekin", esan dio belarrira, "aluarekin pentsatzen du eta".  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 75. orr.

2 (esaldi konpletiboekin)

Pentsatu nuen azkarregi nenbilela bere konplizitatea bilatu nahian, eta baldarkeria bat izan zela komentarioa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.

Pentsatzen dut batek ezin dituela aurrez ikusi bakardadearen arazoak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 35. orr.

Eta nik pentsatu nuen, pertsona besarkatuak ikusten ez gaituenez, besarkatzea izan litekeela une horretan pentsatzen edo sentitzen duguna ezkutatzeko era bat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 182. orr.

-Maiz pentsatu izan dut neronek ere -dio andreak-, makina bat bider hiltzen dela gizona bere bizitza laburrean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 65. orr.

Haiek txantxetan ari zitzaiela pentsatu zuten.  Elizen arteko biblia   Has 19,14

Los Angelesetik Londresera neuzkan ordu luzeetan irakurriko nuela pentsatu nuen, lainoak baino goragoko eremu etereoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.

Libratu egin dela pentsatu badu, oso oker ari duk.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 68. orr.

"Nago erresumindu egingo nintzela pentsatu zuela neskak, sekula ez zela itzuliko esan zidanean", zioen berekiko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 48. orr.

-Zera pentsatu dut -esan zuen gizonak-, pentsatu dut iritsitakoan Biltmorera joan gaitezkeela zuzenean eta maletak hantxe utz ditzakegula, eta agian afari-legetxoa egin dezakegula gelan bertan, patxadan. nire artean pentsatu nuen menturak nahi izan zuela liburu sakratua azalaren babesik gabe gera zedin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 95. orr.

Bidenabar pentsatu zuen ezen, agidanez, horregatik ari zitzaiola gertatzen hain nekeza bere beste pertsonaia hari, hiztegigileari, Hiztegi subjektiboa-rekin aurrera egitea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 81. orr.

3 (bestelako esaldi txertatuekin)

Itsasontziratu zenean, Parisera joatea pentsatu omen zuen, edo beharbada Londresera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 301. orr.

Inoiz ikusi duzuen emazterik nobleena, aberatsena eta ederrena hartzea pentsatu diat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 497. orr.

Pentsatu dugu, egia gidaritzat hartuz, haren egintza miragarri ugarietako banaka batzuk berorri ezagutaraztea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 492. orr.

Itzultzea pentsatu nuen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 71. orr.

Ez pentsatu konturatu ez naizenik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 89. orr.

-Ez nuke pentsatu ere egin nahi -esan zuen neskak-, lanean enbarazu egin dizudanik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 34. orr.

Zoratzen hasita ote zegoen pentsatu zuen orduantxe, hura guztia eldarnio bat izan ote zitekeen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 58. orr.

Kordea galduko ote nuen ere pentsatu nuen, osotara erotu ote nintzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 41. orr.

Max adarra jotzen ari ote zitzaion pentsatu zuen bere artean Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 417. orr.

Pentsatu ere bai nik, ea ez ote nukeen hobe ohera joatea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 132. orr.

Ez nuen pentsatu ere egin nahi zer arrisku jokatzen ari nintzen mugan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 294. orr.

-Pentsatu duzu nola itzuliko garen hor gora? -galdetu zion Roni. denbora gehiegi eman zutela non kokatu pentsatzen, faxisten aurka jartzea erabaki zuten arte.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 271. orr.

Harryk ez zuen pentsatu nahi zenbat urre kostatuko zen Sutximista hura.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 47. orr.

4 (objektu zuzena ?n atzizkiaz)

Ivyrengan pentsatzen saiatu nintzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 23. orr.

Ez niharduen inorengan pentsatzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 26. orr.

Pentsatu duzu inoiz suizidioan? Horrela dagoenetan bere karreran pentsatu ohi du, banitate malenkoniatsuz beterik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 61. orr.

Josebak, berriz, alde praktikoan baizik ez zuen pentsatzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 304. orr.

-Gauza zoragarrietan pentsatu behar duzue, besterik ez -azaldu zuen Peterrek-.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 64. orr.

Baina ez du etorkizunean pentsatu nahi, orainari eutsi nahi dio indar guztiarekin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 159. orr.

Hori bai iruditu zitzaiola guztiz sinestezina, hots, [...], bere janzkeran segundo bakar batez ere pentsatu ez izana, alegia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.

Hobe luke heriotzan pentsatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 608. orr.

Hik ez pentsatu horretan; ez duk hire lana.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 23. orr.

Uste dut sekula ez dudala horretan pentsatu.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 167. orr.

Baina zerbaitetan pentsatu behar da, ez dago beti buru barruan piano doinua edo Corcovadoko Kristoa edukitzerik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 118. orr.

Ezin baitzuen ia beste ezertan pentsatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 234. orr.

Obaban jotzen nituen piezetan pentsatu nuen, eta azkenean Padam Padam izenekoa aukeratu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 39. orr.

Beste zerbaitetan pentsatu behar dut.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 77. orr.

5 (objektu zuzena ?z atzizkiaz)

Fitxak errepasatu eta Elenaz pentsatu nuela dut gogoan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 109. orr.

Auskalo zer pentsatu ote zuen gu biotaz beste hark.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 59. orr.

Ez da egunik iragan zutaz pentsatu gabe.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 227. orr.

Gure Avignon-ez pentsatu nuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 174. orr.

Harry Ronekin eta Hermionerekin zegoen eserita, iskanbilaren erditik apartexeago, biharamunekoaz pentsatu nahi gabe. poza ez dugulako oraindik New Yorkera itzultzeaz pentsatu beharko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 245. orr.

Ez zuen hartaz pentsatu...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 70. orr.

Eta, horretaz pentsatu bazuen, zergatik ez zen horri buruzko aipamen taxuzkoa egin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 118. orr.

Azken egun hauetan horretaz guztiaz pentsatu dut.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 219. orr.

-Zer pentsatu behar da horretaz, jauna?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 184. orr.

Gai honetaz pentsatu eta pentsatu jardun ondoren, zaldun egitea erabaki zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 465. orr.

Erabat buruargi nengoen berriro, nahiz eta aztarrenik ere ez neukan zertaz niharduen pentsatzen: ezertan ere ez, seguru aski.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 142. orr.

6 (objektu zuzena ?ekin atzizkiaz)

-Zure senarrarekin pentsatu, urdanga horrek; eta zain duzun zigorrarekin, agindutakoa ez baduzu betetzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 46. orr.

Pentsatu amarekin! Erikaren ama kezkatuarekin pentsatu nuen, Erikarenarekin, gainontzekoenekin, guztiekin.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 143. orr.

Jotzen duenean, berarekin pentsatzen du maiz.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 64. orr.

Irenek bilduma egiten ariko balitz bezala hartzen zituen mutilak: batekin ibiltzean hurrengoarekin pentsatzen ari zen askotan.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 45. orr.

Ez nuen etxean sartu eta arropa lisatzen nuen bitartean zurekin pentsatzen jardun nahi.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 22. orr.

-Beti ari dira euren habiekin pentsatzen -esan zion Peterrek, barkamen eske bezala-.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 296. orr.

Problema batekin pentsatzen duzunean, problema horren munduan bizitzen zara, eta nozio abstraktuak errealagoak bihurtzen dira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.

Hain liluratuta sentitu zen, ezin izan zuen beste ezerekin pentsatu.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 290. orr.

7 ezin pentsatuzko izlag

Nola dena Jainkoz beterik dagoen, nola Jainkoaren ezin pentsatuzko liberaltasunak zabaldu dituen bere aberastasunak sorkari guztietara.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 88. orr.

Berdin zion zenbaterainoko mina eman zioten nire hitzek, ezin pentsatuzkoa iruditzen zitzaidan Rachelek ez erantzutea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 131. orr.

Argia ia ezin pentsatuzkoa baita denboratik kanpo (argia ez da egoera bat, prozesu bat baizik).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

baina ez pentsa (35); eta ez pentsa (32); ez dezagun pentsa (11); ez dezala pentsa (21); ez pentsa (339); ez pentsa gero (17); nekez pentsa (13); nola pentsa (20)

pentsa beza (8); pentsa daiteke (169); pentsa dezagun (53); pentsa dezake (65); pentsa dezakegu (31); pentsa dezaket (14); pentsa dezakete (8); pentsa dezakezu (21); pentsa dezatela (10); pentsa ez zezan (11); pentsa ezak (18); pentsa ezazu (98); pentsa ezazue (30); pentsa genezake (44); pentsa lezake (28); pentsa liteke (65); pentsa nolako (8); pentsa zein (12); pentsa zenbat (24); pentsa zenbateko (8); pentsa zer (32); pentsa zezakeen (28); pentsa zezan (11); pentsa zitekeen (77)

zer pentsa ematen (8)

aldez aurretik pentsatu (12); asko pentsatu gabe (8); askotan pentsatu (22); askotan pentsatu dut (11); aurrez pentsatu (11); batere pentsatu gabe (16); bere artean pentsatu (16); berehala pentsatu (13); berriro pentsatu (12); beste ezertan pentsatu (11); besterik pentsatu (8); beti pentsatu (60); beti pentsatu izan (42); birritan pentsatu gabe (14); bitan pentsatu gabe (19)

egitea pentsatu (46); ematea pentsatu (10); etorkizunean pentsatu (8); ezertan pentsatu gabe (12); ezta pentsatu ere (137); gauza bera pentsatu (15); gehiagotan pentsatu (15); gehiegi pentsatu gabe (13); hobeto pentsatu (22)

joatea pentsatu (11); maiz pentsatu (8); neure artean pentsatu (13)

ondo pentsatu (41); ongi pentsatu (24)

pentsatu beharra (37); pentsatu beharra dago (9); pentsatu diat (20); pentsatu dinat (11); pentsatu du (225); pentsatu dugu (46); pentsatu duk (20); pentsatu dut (309); pentsatu dute (47); pentsatu duzu (65); pentsatu eta pentsatu (8); pentsatu gabe esan (9); pentsatu genuen (114); pentsatu nian (31); pentsatu ninan (16); pentsatu nuen (1098); pentsatu zen (8); pentsatu zenuen (33); pentsatu zuen (1509); pentsatu zuten (172)

sarritan pentsatu (9); une batez pentsatu (11); uztea pentsatu (8); zer pentsatu (180); zer pentsatu ematen (8); zera pentsatu (33); zera pentsatu dut (8); zera pentsatu nuen (18); zerbait pentsatu (24); zergatik pentsatu (9); zertan pentsatu (10)

ondo pentsatua (10); ongi pentsatua (10); zer pentsatua (84); zer pentsatua eman (39); zer pentsatua ematen (21)

asko pentsatuko (8); gauza bera pentsatuko (8); zer pentsatuko (57)

ondo pentsatuta (35); ongi pentsatuta (11)

aldez aurretik pentsatutako (8); aurrez pentsatutako (8)

ondo pentsatuz (20); ondo pentsatuz gero (17); ongi pentsatuz (8)

ezin pentsatuzkoa (8)

pentsatzeari ekin (10); pentsatzeari utzi (9)

pentsatzeko ahalmena (19); pentsatzeko arrazoiak (8); pentsatzeko astia (17); pentsatzeko astia izan (8); pentsatzeko astirik (19); pentsatzeko aukera (15); pentsatzeko bidea (9); pentsatzeko denbora (17); pentsatzeko denborarik (8); pentsatzeko era (11); pentsatzeko gai (20); pentsatzeko gauza (11); pentsatzeko joera (12); pentsatzeko modu (32); pentsatzeko modu bat (8); pentsatzeko modua (9); pentsatzeko moduan (8)

pentsatzekoa da (174); pentsatzekoa denez (15); pentsatzekoa zen (30)

asko pentsatzen (11); askotan pentsatzen (20); askotan pentsatzen dut (9); batzuetan pentsatzen (29); batzuetan pentsatzen dut (11); benetan pentsatzen (21); berdin pentsatzen (29); bestela pentsatzen (13); beti pentsatzen (18)

egitea pentsatzen (12); ezertan pentsatzen (12); gauza bera pentsatzen (22); gehiago pentsatzen (13); gehiegi pentsatzen (11); hala pentsatzen (31); hartan pentsatzen (19); hartaz pentsatzen (16); hori pentsatzen (41); hori pentsatzen nuen (10); horixe pentsatzen (11); horrela pentsatzen (30); horretan pentsatzen (51); horretaz pentsatzen (14)

kontrakoa pentsatzen (9); nola pentsatzen (24)

ondo pentsatzen (13); ongi pentsatzen (12)

pentsatzen ari (291); pentsatzen ari zen (38); pentsatzen ariko (11); pentsatzen aritu (32); pentsatzen dudan bakoitzean (8); pentsatzen duen gauza (13); pentsatzen dut baietz (8); pentsatzen egon (37); pentsatzen hasi (167); pentsatzen hasia (38); pentsatzen hasiak (12); pentsatzen hasita (32); pentsatzen hastea (11); pentsatzen hasteko (20); pentsatzen hasten (32); pentsatzen jarraitu (10); pentsatzen jarraitzen (13); pentsatzen jarri (51); pentsatzen jarrita (66); pentsatzen jarriz (16); pentsatzen jarriz gero (16); pentsatzen jartzen (17); pentsatzen saiatu (12); zerbait pentsatzen (15); zerbaitetan pentsatzen (9); zergatik pentsatzen (8); zertan pentsatzen (16)

pentsatzera iritsi (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus