Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

perlatu, perla, perlatzen 1 da/du ad zerbait, ur tantez, malkoz edo kidekoez estali edo zipriztindu. ik perlaztatu.

Zeren sarritan ardi iletsuak, muino batean larre gozoa bazkatuz, mantxo ibili ohi dira, ihintz berriz perlaturiko belarren dei eta gonbiten arabera.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 115. orr.

Kaiertzearen puntan jaitsi eta lurpeko hodietan itsumandoka zihoan: karrelaje zuri-urdinez perdukatu hegiak zorrotzak ziren, hain hurbil zeukaten lohiaren izerdia arteketan perlatzen baldin bazitzaien ere.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 261. orr.

2 irud/hed

Emaztea Arbideko euskara laxoan mintzo zen, solasak erdarazko hitzez perlatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 224. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus