Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

perretxiko (orobat perretxiku g.er.) 1 iz oin batez eta txapel batez osaturiko onddoa.

Perretxiko eta onddoak hurrengo baterako utziko ditugu. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 76. orr.

Auskalo zenbat piztia ibiliko diren baso hauetan, zenbat perretxiko eta belar haziko den bertan. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 71. orr.

Zakuak bete perretxiko, sendabelarrak eta beste landare batzuk ekartzen zituen. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 85. orr.

Askok etxean pasatzen dituzte tripako minak, perretxikoekin pozoitu direla ez esatearren. Berria - Gaiak   2006-05-05

Ehizean ibiltzea edo perretxikoak biltzea. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 62. orr.

Perretxiko bila zebiltzala. Berria - Kultura   2004-03-02

-Krepeak egin ditut, perretxikoekin eta arrozarekin. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 154. orr.

Berehala konturatuko gara XX. mendean sortu izan direla, inoiz ez bezala, Gobernuz Kanpoko Elkarteak (GKE) perretxikoak bezala. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 20. orr.

Perretxikoetara zaletu nahi izan baininduen, bera perretxikozale amorratua izanik. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 40. orr.

Perretxikotara joan ginen egun batean aita eta biok. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 102. orr.

Nik hori banekien, jakina, eta aldika -perretxikotan saiatu ordez- haren pausoa zaindu baino ez nuen egiten. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 95. orr.

Arrats osoa pasatzen dute lur gainean kokoriko, beren lastozko kapelutzarren azpian, perretxikoak bezain geldirik, argirik gabe ere pozik, isilik. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 54. orr.

2 (izenondoekin)

Ernie Macmillanek, egun batean, Herbologiako eskolan, perretxiko pozoitsu saltariz beteriko ontzi bat emateko eskatu zion Harryri. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 211. orr.

Badira perretxiko eta onddo toxikoen inguruko beste liburu batzuk. Berria - Gaiak   2006-05-05

Esan zion nola hartu baratzetatik pikuak eta aranak inork ikusteko arriskurik gabe, eta erakutsi zion perretxiko onak eta pozoitsuak bereizten, hazten diren belarraren kolorea ikusita. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 35. orr.

Kanpoko perretxiko txarrak guregana heltzea litekeena da, eta alor hori berritu behar zela iruditu zitzaigun. Berria - Gaiak   2006-05-05

Urduñako perretxiko famatuak. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 156. orr.

Basoko perretxiko magikoak gustuko ditut. Berria - Kultura   2004-02-06

Perretxiko naturalegiak janda bertan seko gelditzea baino gauza naturalagorik ez dagoela kasik ezer. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 197. orr.

Perretxiko handi batean jarri zen, eta dardara igarri zitzaion ahotsean. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 90. orr.

Zoruan kolore xarmagarriko perretxiko sendoak hazten ziren, aulki legez erabiltzen zirenak. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 108. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Anaia aurretik, perretxiko tokiak berak ezagutzen zituelako, eta metro batzuk atzerago ni, askotan haren pausoari jarraitu ezinik. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 95. orr.

Ezagun zuten ez zirela ez baserritarrak eta ez mendizaleak, ez behintzat ohiko mendizale tipikoak; perretxiko biltzaileak edo ehiztariak ez zirela ere agerian zegoen. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 108. orr.

Entsalada, perretxiko nahaskia, itsas-zapoa eta mamia. Berria - Kirola   2004-06-16

Perretxiko-uzta hura eta barraskilo-ehiza diru-iturria ziren Tellagorrirentzat, baina nagusia beste bat zen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 35. orr.

Perretxiko-orearen koloreko panpina-esku laburrak dilindan zituen alde banatan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 366. orr.

-Perretxiko mordo bat ekarriko bazenute sikiera! Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 92. orr.

· Azukreontzia eskuztatzen ari zen [...] bere atzamar zuri perretxiko itxurakoez. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 256. orr.

4 perretxiko zale ik perretxikozale.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

perretxikoak bezala (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus