Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pertsekuzio (orobat persekuzio g.er. eta pertsekuzione g.er.) 1 iz pertsegitzea, esestea.

Gizakion espiritu inkisidoreak eragin dituen suntsiketak, erreketak, txikizioak, hilketa eta salaketak, kartzela-aldiak, desterruak, pertsekuzioak, torturak...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 87. orr.

Anaien lehen bizilekua eta ahaideen aldetik jasan zuten pertsekuzioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 469. orr.

Larunbat-biharamunean, harrapakinetarik zati bat pertsekuzioa jasan zutenen artean banatu zuten, beste zati bat alargun eta umezurtzen artean.  Elizen arteko biblia   2 M 8,28

Beren bizimoduak berak injustiziaren eta pertsekuzioaren biktima bihurtzen zituen gizartean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 32. orr.

Zeren eta, Nafarroaz denaz bezainbatean, errege katolikoen denboretan iritsi baitzitzaigun uholdea, intransigentziaren eta pertsekuzionearen uholdea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 89. orr.

Trenaren pertsekuzio sonatua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 157. orr.

Gogora bitez Japoniako pertsekuzioak: suplizio ankerren kontra oldartu ziren, zigor luzeen kontra baino gehiago.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 150. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hala ere, egia da, aldi batera zenbaitzuk suspertu egin ziren eta bide zuzenetik ibiltzen hasi ziren, pertsekuzio garai hartan banaka batzuk, beharrak eraginda, ibili ziren bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 923. orr.

Euskal Herriaren eskubide kolektiboak aldarrikatzen dituzten eragile eta mugimenduen kontrako pertsekuzio politikan urrats kualitatiboa egin du Frantziako Gobernuak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

· Litekeena da ETBko albistegietan ere segundo gehiago eskaintzea, adibidez, Chicagoko saihesbidean gertatu den polizia-pertsekuzio ikusgarri bati Etxegaraten izandako istripu bati baino.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 22. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus