Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pertsiar (145 agerraldi, 35 liburu eta 10 artikulutan; orobat persiar 32 agerraldi, 7 liburu eta 2 artikulutan, eta pertsiatar g.er.) 1 izlag Pertsiakoa, Pertsiari dagokiona.

Pertsiar barbaroen sorterria [...] menditsua eta idorra zen, eta giza harremanetako bideetatik urruti zegoen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 54. orr.

Jaiotzaz aitoren seme ziren pertsiar mutil guztiak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 87. orr.

Entzute handikoa izatera iritsi zen Daniel Darioren eta Ziro Pertsiarraren erregealdietan. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 174. orr.

Txinako astronomoak fenomenoaz ohartu eta analetan jasoa utzi zuten, eta beste horrenbeste egin zuten, historialariek frogatu ahal izan dutenez, astronomo pertsiarrek eta aztekek. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 140. orr.

Ziro Handiak, Akemenestar Inperioa sortu zuenak, gaitzetsi egin zuen pertsiar herria, munduaren jabe bihurtu zenean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 54. orr.

Egunsentiaren Herrialdeko pertsiar herrixka batean. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 261. orr.

Pertsiar odolik ez zuen atzerritarra izan arren eta gure eskuzabaltasunetik urruti egon arren, onartu egin genuen geure artean. Elizen arteko biblia   EstGr 205,10

Akemenestarrek beren pertsiar ama-hizkuntzari pertsiar ama-lurrari bezain leku apala eskaini zioten inperioaren gobernuan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 63. orr.

Egunero ateratzen dira iragarkiak egunkarietan, lapurtutako idazteko makinak, pertsiar alfonbrak, erloju elektrikoak, oihalak eta abar eta abar itzuliz gero sarituko dela esanez. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 258. orr.

Ariana Pertsiar golkotik Indoraino hedatzen zen. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 37. orr.

Honela, bi gerra handiak, troiarra eta pertsiarra, "Europa" eta "Asiaren" artean historikoki etengabea zen liskarraren baitako gorabeherak ziren. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 274. orr.

Bazterretan kuxin ttikiak zeuzkan eta tapiz pertsiar bat zoruan. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 123. orr.

2 Pertsiako herritarra.

Turkiarrak ez dira arabiarrak, ezta Kabiliako berbereak edo kurduak ere, hain gutxi behinolako pertsiarren ondorengo irandarrak... Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 70. orr.

Pertsiarren inperioa Indo ibairaino hedatzen zen. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 37. orr.

Filiporen seme Alexandro mazedoniarra Mazedonia lurraldetik abiatu zen; Grezia eta gero pertsiarren eta mediarren errege Dario menperatu ondoren, honen ordez jarri zen errege. Elizen arteko biblia   1 M 1,1

Ulermen horrek, pertsiarren jakinduriak ongi erakutsi bezala, fruitu ezinago goxoak dastazeko aukera emango dizu. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 197. orr.

Troiarren eta pertsiarren artean, biak "asiar" ziren aldetik, sentimendu-kidetasuna zegoela. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 274. orr.

Grekoen merkataritza-interesak Egipton pertsiarren borondate onaren mende utzi zituen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 237. orr.

Pertsiarren erara janzten zen; Klodoveo kontsul-jantzian bezala, alegia. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 301. orr.

Luxuaren historia merkataritzaren historiaren parte eder bat litzateke; pertsiarren luxua mediarrena zen, eta mediarrena asiriarrena. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 30. orr.

Grosrouvrek aipatutako aurreneko matematikariak bi pertsiar ziren: Omar al Khaiam eta al Tusi. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 208. orr.

3 greko-pertsiar ik greko 8.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pertsiar golkoko (7)

mediarren eta pertsiarren (8); pertsiarren legeen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus