Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pertsonalburu iz (corpusean pertsonal(-)buru soilik) iz enpresa edo kideko batean pertsonalaren burua.

Azkenean ikasi duk nor den pertsonal-burua gure enpresan... Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 251. orr.

Gertatzen dena da irratiko pertsonal burua eta telebistakoa bat bera zirela. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 112. orr.

Zazpi puntuko programa aurkeztu zuen atzo pertsonal buruak. Berria - Ekonomia   2004-08-24

Peter Hartz, Volkswageneko pertsonal buruak esaldi horrekin argudiatu zituen irailean hastekoa den Alemaniako negoziazio kolektiborako Europako autogile nagusiaren asmoak. Berria - Ekonomia   2004-08-24

Volkswageneko pertsonal buru nagusiak, Peter Hartzek, berriz, esan zuen konpainiak lanpostu murrizketa «dramatiko» bat egin dezakeela, IG Metallek proposatutako neurriekin ados egon ezean. Berria - Ekonomia   2004-11-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus