Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pertsonalitate 1 iz nortasuna.

Telekinesiaren bidez nire pertsonalitatea beste gizaki batengan txerta dezaket ukimenaren bidez. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 161. orr.

Autorearen pertsonalitatea islatzen duten bitxikeriengatik. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 72. orr.

Nor bere burua eta bere pertsonalitatea eraikitzeko ezinbesteko bihurtzen da azkenerako bi hatzekin zigarroa piztu eta bi hatzekin zigarroa erretzea. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 12. orr.

Damutuarengan ez zagok damurik, pertsonalitate berri baten eraketa baizik; izaera erretroaktiboa duen eraketa, gainera. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 38. orr.

Begitartean eta oro har adierazpenean nabari baitzen haren pertsonalitate handia. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 216. orr.

Ziegara eraman aitzin, gela inpertsonal batean, mutikoaren pertsonalitatearen ukatze bideko lehen urratsak egin ziren. Itxaro Borda   «Hiruko» - 72. orr.

Bakardade sentimendu hori norbanakoaren pertsonalitatean larregizko lotsa, autoestimu baxua edo besteekin harremanak izateko gaitasun eskasa oinarritutakoa denean, komeni da lehendabizi arazo horiei heltzea. Berria - Gaiak   2004-05-19

Londrestik bueltaka ibiltzeko ezusteko aukera izateak, pertsonalitatearen bizkortzaile gertatu zitzaion. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 189. orr.

Zure eskuek pertsonalitatea dute, autonomoak dira. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 38. orr.

Pieza bateko autoak gustatzen zaizkizu zuri, pertsonalitate handikoak. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 102. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kasuen %60tan pertsonalitate nahasteak omen daude. Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Gehienetan begitartetik asmatzen baitu, guti gora behera, gizon baten pertsonalitate mota. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 158. orr.

Pertsonalitate krisian daude editorialak, idazleak irakurleak baino gehiago izango garelako laster. Berria - Harian   2005-07-07

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jende xeheak bere mimesia arbasoengandik bizi den belaunaldiko giza pertsonalitate sortzaileengana aldatzen du. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 128. orr.

4 pertsona ospetsua, gizaki ospetsua.

Pertsonalitate handiak geratu ziren FSLNtik kanpo, hala nola Ernesto Cardenal, Carlos Tunnerman, Onofre Guevara, Gioconda Belli, Sergio Ramirez eta Dora Maria Tellez. Berria - Mundua   2004-07-17

Paueko Laborantza Ganberako hautetsiez gain, prefetak izendatuko dituen «pertsonalitate kualifikatuek» ere parte hartuko dute. Berria - Ekonomia   2004-05-13

Hamar dira hautagaiak [Vianako Printzea sarirako]; hiru pertsonalitate indibidual eta zazpi talde artistiko edo erakunde. Berria - Kultura   2004-04-08

Etxe horietan paratuko dituztela eroso koartel nagusiak, eta berorietan pertsonalitate garrantzizkoak, militarrak eta erlijiosoak jarriko direla. unibertsitariak, arduradun ekonomikoak, Garapen Kontseiluko pertsonalitateak. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 293. orr.

Une hartan Santoñan eta Santanderren zeuden euskal pertsonalitate eta funtzionario guztien bizia bermatu eta atzerrirako irteera baimentzea. Jokin Urain   «Errotarria» - 32. orr.

Carltongo hall-ean, torero, zale eta bilbotar pertsonalitateen anabasan, haren albora joateko modua ukan nuen. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 297. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus