Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pertsuasio (orobat persuasio) 1 iz gogatzea, pertsuaditzea.

Entretenituz pertsuaditzen gaituzte gaur egun, eta pertsuadituz entretenitzen; pertsuasioaren estrategiak berdin-berdin erabiltzen dira informatiboetan, iragarkietan eta politikarien diskurtsoan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 139. orr.

Dispositioren gakoa pertsuasioa eta logikaren legeak era egokian erabiltzean datza; harik eta entzulea atrapatu arte.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 101. orr.

ETAren azkena «pertsuasioaren bidetik» lortu behar dela uste du Erkorekak, eta ez bide polizial hutsaren bidetik.  Berria - Kultura   2004-07-31

Marketina ez al da ba izango, pertsuasioaren eta informazioaren distortsioaren bidez (labelak, zertifikatuak, cause marketing kanpainak, eta abarrek sorturikoak), kontsumitzaileari indarra kentzeko beste estrategia bat?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 179. orr.

Horixe zen pertsuasiozko diskurtso orok nahi zuena: informatu ez ezik, hartzailearen arima transformatu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.

Pasatzen ez den denbora bat nahi nuke, 'pertsuasioaren' ordua, bai baitakit ez daukadala nire zain bizitzen ari naizen presentea baino ederragoa den ezer.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 44. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Historia bat, alegia, pertsuasio-indar nahikoa izango duena lankideak gogatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 165. orr.

Homeroren testuetan aurki daitezkeen pertsuasio-bideak -hitz ederra, mitologiaren erabilpena, adibide eredugarriak...- Aristotelesek maila gorenean sintetizatu zituen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 93. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus