Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

petroliontzi (113 agerraldi, 6 liburu eta 51 artikulutan; orobat petroliountzi 2 agerraldi, artikulu 1ean, petrolio untzi 3 agerraldi, 3 artikulutan, eta petrolio ontzi 2 agerraldi, 2 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian petrolio(-)ontzi agertzen da) iz petrolioa garraiatzeko itsasontzia.

Ibaiaren isurgunearen aldera, gure nasatik urrun, fuel depositoen bazterrean, petroliontzi alemana faxisten tankeen hornitzaile.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 56. orr.

1989ko martxoaren 24an Exxon Valdez petroliontziak hondoa jo zuen Anchorage hiritik gertu.  Berria - Gaiak   2006-03-12

Petroliontziak oreka galdu zuen eta erdi etzanda gelditu zen kanalaren ertz batean.  Berria - Gaiak   2004-11-10

Bi petroliontzik elkar jo eta 500.000 tona erregai heldu zen Pattaya herri turistikora (Thailandia).  Berria - Gaiak   2006-03-12

Prestige petroliontziarena ere halaxe izan omen da: hondamendi naturala.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 137. orr.

Badirudi Belizeko bandera duen petroliontzi bat hondoratu dela Bizkaiko Golkoan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 99. orr.

Ahaleginetan ari dira Alaskan hondoa jotako petroliontzia flotarazteko.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Sestaoko Navaleko langileen batzordeak argitu du oraindik sinatu gabe dagoela Shuttle petroliontzia eraikitzeko kontratua.  Berria - Ekonomia   2004-01-31

Eta hala izango zen, petroliontzi baten istripuak eragindako hondamendian Alaskan aterea ez balitz.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 74. orr.

Petroliontzi handiek inguruan botatzen dituztelako aingurak.  Berria - Gaiak   2006-02-15

Horrekin lotuta, Errusiako petroliontzien joan-etorriak ere ugaritu dira.  Berria - Gaiak   2004-08-28

Ibai uherrean gora eta behera zebiltzan atoiontziak, zamaontzien edo petroliontzien gidari.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 272. orr.

Mangouras zen Prestige petroliontziko kapitaina 2002ko azaroaren 13an.  Berria - Gaiak   2004-11-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus