Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pezeta (orobat peseta g.er. eta pezta g.er.) 1 iz Espainiako dirua, euroa ezarri zen arte.

Euroak hartuko du pezetaren eta liberaren lekua, eta hori, berez, ona da euskaldunontzat. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 99. orr.

Batez beste indioek 35000 pezeta irabazten dute urtean. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 13. orr.

Ustekabean neskaren aitak loterian milioi bat pezeta irabazi zuen. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 92. orr.

-Baina ehun pezeta pagatu ditut! Josu Landa   «Odolbildua» - 69. orr.

Orduko 200000 pezeta ordaindu nuen Philips "karromato" lehenbiziko haietakoa. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 96. orr.

Esan eta egin, Zialtzetak trikitilarien artean diru eskea egin eta 1.750 pezeta bildu zituen. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 19. orr.

Dirua zegoen zapata-kaxetako bat hartu, ehun mila pezeta apartatu, gutunazal batean sartu, eta etorri bezain isilka irten nintzen, ama ez esnatzeko. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 193. orr.

Hamar mila pezeta behar nituela esan nion. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 149. orr.

Hogei mila pezeta liburuetan eta bost mila diskoetan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 77. orr.

Itoizko Koordinakundeak 24000 milioi pezetako bermea ordaindu behar zuen. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 41. orr.

30000 mila pezetako ordainketa Canovas jaunaren alargunari, indemnizazio gisa. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 77. orr.

Ekintzak 1800 milioi pezetako galera ekonomikoa eragin zuela. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 54. orr.

Bost mila pezetako biletea utzi zuen mahai gainean eta, poltsa eta berokia hartuta, alde egin zuen. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 86. orr.

Bi pezetako mediak hogei pezetan jarri ziren. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 140. orr.

Iruñerako bidean, Juan Pedro Ferran-i ebatsi zioten orduko 9000 pezetaren heineko abere eta gauza. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 162. orr.

500 pezeta ehuneko billeteetan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 141. orr.

Rupiak, berriz, lau bat pezeta balio ditu. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 27. orr.

Pezeta batekin 3'75 bolibar dauzkazu, ia lau. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 22. orr.

Gerora 13000 milioi pezetara murriztu zuen bermea. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 193. orr.

Ez nengoen Remelluri botila mila pezetatik gora ordaintzeko moduan. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 30. orr.

Pobreek bost xentimo ematen dute; burgesek erreal bana; jaunek pezeta erdia; enperadoreek, printzeek eta poetek pezeta. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 109. orr.

Nafarroako exportazioek 29408 miliun pezetarena ekarri dute aurtengo lehen sei ilabeteetan. Herria   2001-10-18

2 (billeteen izen gisa)

-Gogoan ditiat, bai, hortik mila pezetakoari "talego" izena gelditu zitzaioan... Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 334. orr.

Eta larruzko kartera zabalduta, ehun pezetako berri-berria eman zidan. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 138. orr.

Jendeak hogeita bost pezetakoak ikusten baditu kutxan, beste horrenbeste ordaintzera behartuta sentituko da. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 237. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus