Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pezo (orobat pezu g.er.) 1 iz eguzkitan lehorturiko lasto eta buztinezko orea, adreilu gisa moldatua. ik adobe.

Utikako hiritarrek ondo lehortuta eta bost urte lehenago eginda daudela [...] frogatu ondoren bakarrik erabiltzen dituzte pezoak pareta-egiturak altxatzeko. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1010. orr.

Eskorta-hesi zartatuak han-hemen, euren pezo maskalduak erakutsiz. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 66. orr.

Horiekin eraikitzerakoan, alde batetik pezo osoekin egiten dira ilarak, eta beste aldetik pezo-erdiekin. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1010. orr.

Hiri barruko espazio mugatuan zergatik ez den pezoekin egindako paretarik onartzen. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1250. orr.

Ohean eseri nintzen, burkoaren pezo moduko hartan bermaturik. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 81. orr.

Evo Morales (Isallavi, 1959) nekazarien sendi batean jaio zen, pezozko etxe batean, areazko kaleak dituen herrixka batean. Berria - Harian   2005-12-20

Juanen etxea herriko beste etxe gehienen antzekoa zen, pezuzkoa, zuri zikina kanpotik eta barrutik. Jon Maia   «Riomundo» - 59. orr.

Sartu orduko betiko usain hura hartu zuen berriz, etxeko usaina, pezoarena, zaku hezeena, amarena, eta gorputz osoa uzkurtu zitzaion. Jon Maia   «Riomundo» - 106. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hiru pezo-mota egiten dira bestalde: bat grekoek lidioa deitzen dutena; hau da gure artean erabiltzen dena, eta luzean oin eta erdi eta zabalean oin bete da. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1010. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus