Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pikor 1 iz fruituez eta kidekoz mintzatuz, alea. ik garau.

Masusta gorri ugari zegoen lekuan, oraindik denak heldu gabe, baina batzuk umotuta egongo ziren, beltz-beltzak, pikor ugari eta gozoak. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 116. orr.

Hemen bakeappleak deritzaten pikor eztiak ez dira oraino onduak. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 139. orr.

Ez du gostu txarra, halako hur eta mahats pikor idor eta porroska idor gaxi batzuekin karruskatzeko, aperitifetan bezala. Herria   2001-10-25

Herriko adiskideak elizaren maldan zeuden irris pikorrak aurtikitzen, oraiko moldean. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 309. orr.

2 irud/hed

Granulozitoak (zitoplasman pikor ilun batzuk dituztelako deitzen zaie horrela) hezur-muinean sortzen dira, globulu gorriak bezala, eta infekzioen kontrako babesean laguntzea da haien helburu nagusia. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 159. orr.

3 zerbaiten zati txiki eta biribilkara.

Pikor handiko geruza hori eman eta lehortu ondoren, beste geruza bat emango da tarteko pikorrarekin; hori ondo zabaldu eta leunduta dagoenean, beste finago bat emango da. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3290. orr.

Egun hotan petrolaki purruska batzu, batzuetan frango pikor larriak, ikusi dira itsas-hegi hortan. Herria   2003-06-19

Egin behar dira lur kleratsu zuriz edo buztin gorriz, eta baita pikor lodi samarrak dituenaz ere; lur-mota horiek, izan ere, beren arintasunagatik iraunkorrak izaten dira. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 990. orr.

Emultsioaren pikorraz ari nauk orain. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 271. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Euri tanta bat bazen, eta itsasoan galdu ze; bazen ondar pikor bat, eta lurrean desegin zen. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 123. orr.

Ezker ahurraren gainera erortzen utzi zituen gatz-pikorrak goitik behera. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 141. orr.

Harri pikor eta errauts airaraziz, Piarres-en aratsalderoko martelu eta zizel ukaldiek eman diote emeki-emeki forma eder bat harri lauzari. Herria   2001-08-09

Koos eta Miems-en patatek lur-pikorrak dituzte oraindik itsatsita. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 95. orr.

Hodei potenteak, ur likido asko dutenak, eta izotz-pikor ttiki batean abiatzen da kontua. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 257. orr.

Ordukoz, ekintzaile politikoen munduak ez gintuen erakartzen Avecrem-ekin nahasitako haxix pikorrak baino gehiago. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 188. orr.

Gabrielle, biloak gibelera luzatuak, mottoan bilduak, beti buru-orratz berekin, edergailu bakarra zuela arrosorio pikor lodi xuri bat. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 56. orr.

Pertsiako klasiriak, ehun sarri, arinezkoak, beren hondo gorriminaren gainean kopela moldean tankeraturiko urre-pikorrez goitik beheraino josiak. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 33. orr.

Saihetseko kide osasuntsuena zentzen denean ohartzen gara luma bat zela, edo hosto bat, edo errauts pikor bat. Itxaro Borda   «Hiruko» - 144. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, irud/hed)

Diru pikor baten truk egun hortako kirol eta joko desberdinetan egin ahala polliki parte hartuko zutela. Solasaldi hasieratik lehenbiziko aldia zuen apaltasun pikor bat adierazten. Herria   2004-06-03

Nire aurpegiari begiratzen nion ispiluan, nire betazal-tolesei, nire edertasun-pikorrari. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 80. orr.

6 larruazalean ateratzen den koskor modukoa. ik pikorta.

18-19 urteko lau mutil gazte -gorputzak mehe, ileak handi eta pikorrak ugari-, adinean halako hiru izanen zituen emakume baten inguruan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 149. orr.

Gure amona zenak esaten zuen, ospelak, harapirikak, bixikak, pikorrak eta holakoak sendatzeko, haur baten piza zela hoberena. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 69. orr.

Pikorrik ez haren kokotsean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 397. orr.

Gizon zurbila, pikor horiz josia, ezpain-lodia eta begihandia. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 163. orr.

Duela hiru bat urte, gorputz osoa pikor gorriz bete zidan astanafarreriak harrapatu ninduenean. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 152. orr.

Halaxe zuen izengoitia, masailetan eta kokotsean zeuzkan pikor horixka guztiengatik. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 161. orr.

Konturatu ziren alabaren mantxa gorriak ez zirela mantxa gorri hutsak, pikor zuri batzuk ere bazituela alabak mantxa gorrien gainean. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 151. orr.

Bazen gure aldagelan horrela jalgitzen zenik dutxatik, baina gorputz hark bertzelako dirdira zeukan, biribiltasun heketan ez zegoen pikor aztarrenik. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 188. orr.

7 azienda xehen gorotza, batez ere birbilkara.

Ardi saldoak utzitako pikorrak garbitzeko betebeharrarekin. Berria - Kultura   2004-07-20

Gehiago edo gutxiago eskukaturiko gorotz-pikorra, mila bider oratu den ore lika. Jon Alonso   «Euskal karma» - 36. orr.

Kaka pikor beltz biribilak. Itxaro Borda   «%100 basque» - 39. orr.

Ardiak laxatu zituen eta lohian txapatxapa ihalozka pasatu ziren, muturrak lurrera, ilatxetan iratze zein ote abarrak perlatzen zirela, kakaila pikorren artetik. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 21. orr.

8 argazki irudia osatzen duten zilar gatzezko tita edo tantoetako bakoitza.

Argi gehiago dagoenean, berriz, nahiago izango du film motelago bat, pikor finekoa egituraz eta kalitate hobeko irudia ematen duena. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 101. orr.

Bideo-irudiak normalean izan ohi duen pikor lodiagoa eta definizio urriagoa. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 163. orr.

Pikturalismoak [...] lehen ikusian artistiko izango ziren obrak egin nahi izan zituen, horretarako manipulazioak, ukituak, urratuak ugari eginez, argazkiak pikorra ikusgarria, ekaia agerian zuten euskarritan eginez, "goma bikromato" famatu haietan, adibidez. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 286. orr.

9 pikorrik (ezezko esaldietan) ipar alerik ez.

Han bildu dira ehun eta berrrogoita hamar gobernuk igorri gizonak, horietan hamabortz herri lehen buruzagi, haatik pikorrik ez herri aberetsenetarik. Herria   2001-09-06

Eta hor bat-batetan agitü da lazgarriko kraskadüra: familietan eüskara ontsa ikasi bazüen haurride gehienek, pikorrik ere ez gazteenek... Herria   2003-10-23

Adineko jenteak ez dü hor hüts pikorrik egiten. Herria   2005-04-07

10 pikor harri granitoa.

Pikor-harri belzkarako horma altu batzuk, leiho karratu bakanekin, harkaitzaren isuri hezeek bustiak. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 111. orr.

Pikor-harrizko eliza luze, erraldoi, ilun batek menderatzen du herri zakar hau. Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 54. orr.

Badago harmonia bat haritzaren eta pikor-harriaren artean, eta batek maila bejetalean, besteak mineralaren alorrean, lehoiak eta arranoak abereetan bezalako ideiak sortzen dituzte: larderia, handitasuna, indarra, bikaintasuna. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 140. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

harri pikor (3); pikor harrizko (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus