Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pikortsu (orobat pikartsu) 1 izond pikorrez betea. ik pikortatsu.

Aurpegi pikortsuan, begi txiki batzuk zeuden guri begira-begira. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 21. orr.

Zintzurraren behealdean, berriz, handitu txiki pikortsu bat, gogorra eta irtena, amaren ondoretasunez. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 288. orr.

Elenak zorriekin jarraitu beharreko protokolo hura maite zuen, haiei esker amak bainatu egiten baitzuen bere esku pikartsuez. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 154. orr.

Korrokoia, ezkata handiagokoa, eta zakarrago zizelatua; turbot handia, erreboilo handia, biak pikortsuak eta esne gatzatua bezain zuriak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 147. orr.

Hegazkinak haren kontra tupust egin behar duela dirudi, lurrinezko mendiak dirudite, baina trinko eta zuriak, greziar marmolaren antzera, pikortsuak. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 297. orr.

2 (argazki eta kidekoez) ik pikor 6.

Film horrek, sentikorragoa izanik ere, irudi pikortsuagoa ematen du, eta xehetasun txikiak ez dira hain garbi azaltzen. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus