Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pikotxean adlag kokoriko, kulubilko.

Gizonek batez ere, bide bazterrean elkarren ondoan pikotxean, kuxkurtuta, ordu eta ordutan berriketan irauten zuten. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 26. orr.

Pikotxean eta kontu handiz etxearen atzeko ertzera hurbildu eta teilatu-hoditik behera lerratu zen sute-eskaileraraino. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 213. orr.

Okin anderea bakarrik zegoela ohartu zen, pikotxean oin tapiz baten gainean. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 167. orr.

Pikotxean zegoen, eskuak buru gainean zituela. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 310. orr.

Esperantza zeukan Paul D ez zitzaiola bila etorriko eta ez zuela ikusi beharko komun aurrean pikotxean jarrita, hainbesteko lokatz putzua egiten, lotsagarri. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 82. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus