Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pilare 1 iz harroina, zutabea.

Pilareak sendotzeko karea injektatzeaz gain, zutabeak eutsiko dituzten harrizko arkuak eraikiko dituzte.  Berria - Kultura   2004-05-21

Lehendabizi altxafuego berde bat eta gero beste altxafuego gorri bat ikusiz gero, auto blindatuak hara heltzen ari direla esan nahi du, eta orduan errekatxo gaineko zubiko pilare bat aidean aterako da.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 236. orr.

New Yorkeko zubirik zinematografikoena izateaz gain, ederrena ere bada Brooklyngoa, bere harrizko pilareekin eta bere arku gotikoekin.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 87. orr.

Beste lau herritan, pilare altu bat, San Anton abadearen irudia gainean duela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 32. orr.

Gora eraman zuen gero begirada, pilare garaien artera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 47. orr.

Hona Erdi Aroko urkabea, pilare eder bat, kurutze besomotz bat dirudiena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 85. orr.

Harrizko pilare, adreilu errezko horma eta harlangaitzezko mehelinen laguntzarekin altuera handiak altxa daitezke.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1250. orr.

Pilareak egingo dira zortzi hazbeteko adreiluekin, hau da, gainean bi baldosaren angeluak jartzeko modukoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.

2 irud/hed

Eman, hartu, galdetu, onetsi dira haurridetasunaren lau zutarriak edo pilareak. Ez diagu elizaren bisita huts egin behar, eliza da memorioaren laugarren pilarea eta aberatsena.  Herria   2004-02-26

"Zientzia publikoa" (unibertsitate eta ingurune publikoetan egiten dena) "industria garatzeko oinarrizko pilarea dela".  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 139. orr.

Eta iduriak hiru harroin eta hiru pilare zituen: dirua, titulua eta erlijionea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 54. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus