Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pilota (6401 agerraldi, 130 liburu eta 2148 artikulutan; orobat pelota 68 agerraldi, 15 liburu eta 26 artikulutan) 1 iz jolasean ibiltzeko erabiltzen bola elastikoa; bereziki, izen bereko euskal kirolean erabiltzen dena.

Astean behin kexatzen zen Samuels jauna, sagarrak, harriak eta pilotak botatzen zizkiotela-eta eskolako haurrek bere logelako leihora. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 73. orr.

Zaude, munduko jokorik onena da... -eta han hasi zitzaion azalpenak ematen: lau pilota eta zazpi jokalarien posizioaz, bere anaiekin ikusi ahal izan zituen jokaldi ospetsuez, [...]. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 100. orr.

Pilota batearekin jotzeko puntuan zegoenean. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 273. orr.

Amaren txanda zen; hantxe joan zitzaizkion buru gainetik hegan pala eta pilota. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 203. orr.

Estadioa mukuru eta berari tokatzen nonbait pilota jaurtitzea. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 160. orr.

Lehen botea egina duen pilota bezala da bere garaian pasatzen utzitako aukera. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 139. orr.

Elkarri pilota botaka zebiltzan Prue eta Jasperi begira. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 74. orr.

Eskuinez adina ateratzen zuela pilota ezkerrez. Berria - Kirola   2004-03-30

Sakea ateratzen du pilotari gurpil suntsigarri eta erantzun ezinezko bat eraginez. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 213. orr.

Kontrarioaren aldean ondo hasi zen: pilota gozatu, sakatu eta tantoak luzatu. Berria - Harian   2005-06-05

Hortan gelditu da partida, Mikel Goñi kolpaturik espalda ezkerrean, pilota bat pausatzean. Herria   2003-11-27

Garai hartako berrehun gramoko pilota. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 118. orr.

Pilota baten antzera kiribilduta nago lurrean. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 172. orr.

Ahurrean kokatua den pilota bezala, denbora, iragan diren gauzen piru biribilkatua, denbora. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 100. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Futbolekoaren tamainako pilota gorri bat. Urrezko snitcha, intxaurraren tamainako pilota txiki hegodun bat, harrapatzea. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 118. orr.

Pilota marradun bat. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 46. orr.

Uil teilatu gainera igo zen isur-hoditik, eta hiru edo lau pilota lumadun bota zituen. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 76. orr.

Pilota larru-leun, larru-goxo, larru-beroa. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 28. orr.

Paletaz pilota biziarekin (larruzkoa) gure iparraldekoak nausitu dira. Herria   2004-09-09

Irujok eta Eulatek pilota biziagoak aukeratu zituzten. Berria - Kirola   2006-03-17

Aspekoek pilota astunagoak nahiago izan zituzten, 104,4 gramoko bi eta 104,9 gramoko beste bat. Berria - Kirola   2006-03-17

Partidari horrela buelta ematen ez da erreza, baina pilota motela atera genuen, arriskatu egin genuen. Berria - Kirola   2004-02-26

Estazioetan gauza piloa erosten dut: abanikoak, labana txikiak, teniseko pilotak, tarot-kartak. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 120. orr.

Larruzko pilota bat. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 21. orr.

Plastikozko pilota bat igerilekura bota, garrasika hasi eta uretara sartzen ziren pilotaren bila. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 71. orr.

Gomazko pilota ikutzeko beharra sentitu zuen orduan. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 49. orr.

Hainbesterainoko amorruz jaurti zuen Pepponek trapuzko pilota astuna. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 299. orr.

Sakez, anaiak eskainia zidan pilota larruzkoa sakelatik hartuz, firrindaka bota nuen itsasoko ur handietara! Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 170. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ahots benetan hunkigarria zuen eta Patxik, pilota-otzarak zeramatzanak. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 121. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Soka elastiko bati lotutako hondartza-pilota horien antzera. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 150. orr.

Arropa haietako batzuek bolak osatzen zituzten, futbol pilotak bezala. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 265. orr.

Aurrean zuen gizaseme lodikote bati (saskibaloi-pilota tipokoa) sorbalda ukitu zion Lucasek.Disko hori ornoarteko diskoa da, golf-pilota zabal baten itxurako egitura bat. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 66. orr.

Ezin zituzten benetako quidditch-pilotak erabili. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 44. orr.

5 esfera-formako gauzakia.

Taka eta taka, indar guztiz berunezko pilotak obus bihurtzen. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 78. orr.

Pilota eta ke poteen hotsa etxe barnean lehertuko bailiran entzun zitekeen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 302. orr.

Hiru metroko distantziatik bota zioten pilota. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 94. orr.

Ertzainek borrekin kolpeka oldartu zitzaizkien, eta gomazko bi pilota jaurti zituzten. Berria - Ekonomia   2004-11-06

Mortero pilotek, hain gora igo ostean, behera astun jausi eta kalte itzela eragiten ei zuten. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 165. orr.

6 irud/hed

Pilotako elurrari arian-arian lurreko elurra atxikitzen zaion bezala, hitzei ere letrak atxiki dakizkieke. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 91. orr.

Elur pilota txikia, maldan behera jirabiraka jaitsi ahalean, gero eta handiago bihurtzen da, ezin geldituzko abiadura hartuta. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 90. orr.

pilota jaurtigailuaren bokatxarekin eman zioten buruan, odolak pareta osoa zipriztindu zuen. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 234. orr.

Sutondoko tapa mugitzeko erabiltzen zuen zapia pilota bat eginda zegoen Setheren eskuan. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 149. orr.

7 (arazo baten adierazpen gisa)

«Hamasen teilatuan dago orain pilota», adierazi zuen EBko Atzerriarekiko Harremanetarako goi komisario Benita Ferrero-Waldnerrek. Berria - Mundua   2006-01-31

Pilota multinazionalaren teilatuan jarri du langileen batzordeak eta proposamen berri bat egiteko esan dio. Berria - Ekonomia   2006-03-25

Pilota guztion teilatuan dago eta ez dago aitzakia merke eta alderdikerientzat lekurik. Berria - Harian   2006-03-25

Orain pilota ezker politiko eta sozialaren eskuetan da. Berria - Harian   2006-03-26

Espainiarren esku dago orain pilota Berria - Harian   2005-10-01

8 euskal kirola, bi talderen artean, eskuz, palaz edo zestaz, pilota horma baten kontra jaurtiz jokatzen dena.

11 edo 12 urterekin, futbola utzi nuen pilota nahiago nuelako, eta egun batzuk pilotan jokatu gabe egoten banaiz, falta nabaritzen dut. Berria - Kirola   2004-01-29

Ardurenean pilota zen joko nagusia. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 101. orr.

-Pilota segitu dut hemen Manilan, jai alaia itxia izan arte, 1986an. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 302. orr.

Pilota profesionalaren berezitasunak kontuan hartuta, erregimen berezia egokiagoa zelakoan. Berria - Kirola   2006-04-05

Erran behar da ere luzean edo laxoan zela orduko pilotako jokoa. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 118. orr.

Pilotako plazak, beren harri-hesiekin, hormekin edo paretekin, hasi ziren XIX. mendean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 121. orr.

Eskerrak halere hainbeste pilotako langile suharrer. Herria   2003-07-17

Pilotan petoak eginez galtzen da partida. Herria   2005-10-06

ik beherago 12. 12234

Ez zaude pilotako gauzetan pentsatzen, lesioan pentsatzen duzu denbora guztian. baduzueia HERRIA kaseta hau etxean, pilotako berrien ontsa segitzeko, euskaraz? Berria - Kirola   2004-02-04

Horrek ere zerbait erran nahi du eta pentsaketen egitekoa balukete gazteak pilotatik aise urruntzen dituzten batzuek. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 111. orr.

Gure ele ona euskal ligako arduraduneri, gero ta euskaldunagotzen ari baitira berak eta naski pilotako eskolak ere. Herria   2004-07-15

Goresmenak deneri eta holako pilotaren bestak muntatu dituzteneri. Herria   2003-08-07

Pilotaren aste haundian Gaston Detchart-ek egiten duena egin bezala errugbian. Herria   2004-09-23

Pilotako Aste Haundian Uztaritze beti. Herria   2004-08-12

Pilotako Diziplina Batzordeak lau hilabeteko zigorra ezarri die Elite Pro Frantziako txapelketan jokatzeari uko egin dioten 19 pilotariei. Berria - Kirola   2004-02-10

9 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Duela zenbait mende, artzainak jostatzen ziren beren mendietan "luzean" deitzen zuten pilota jokoan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 104. orr.

"Zezta Punta" pilota jokoetarik famatuena da munduan zehar. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 114. orr.

Ezin finituzko pilota partidetan, bat galduta bestea pariatzen baitzen segidan, irabazita berdin. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 105. orr.

Mus edo pilota partidak, zuberotar dantzak, entzierroak... Berria - Kultura   2004-03-25

Atzo arratsaldean pilota jaialdia izan zen Bilboko Deportivon. Berria - Kirola   2004-09-14

Lagunekin frontoian pilota-saio luzea egin ondoren.. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 31. orr.

Uharte eta Lezama Euskal Herriko herriarteko pilota finaletik gertuago daude Baduzu pilota munduan pilotari bat ohoratzen duzuna edo estimatzen? Berria - Kirola   2004-09-23

Bazekien nafar herrietan nola apaila pilota txapelketak mutiko gazteen artean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 46. orr.

Pilota enpresaren prentsa ohar laburren arabera bi zatiak «pozik» gelditu dira hitzarmen berriarekin. Berria - Kirola   2004-06-30

Huna beraz orain sei sasoin pilota batasuna sortu dela eta gaur egun 140 bat kide dira (50 bat gizon eta emazte, 80 bat haur eta gazte). Herria   2002-07-25

Joan den azaroan aurkeztu zuen Frontis enpresak Pilota Zirkuitu Profesionala. Berria - Kirola   2004-12-11

Espainiako Pilota Federazioak antolaturiko batzar batean. Berria - Kirola   2006-03-11

Euskal Herriko Pilota Konfederazioa aurkeztu zuten atzo Donostian. Berria - Kirola   2004-06-27

10 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Zuek esku pilota nahiago izango duzue, jakina. Jokin Urain   «Errotarria» - 174. orr.

Esku-pilotan ez da hogeitabinakorik izaten. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 13. orr.

Esku Pilota Liga Profesionala. Herria  

11 (irud/hed, pilota-jokoaren zertzeladetan)

Atzean, berriz, Goñik zortzi pilota huts egin zituen. Berria - Kirola   2006-01-29

Abel Barriolak pilota asko galdu zituela egia da, baina gehiago izan zen Aimar behartu beharraren premiak eraginda, intentziorik gabe emandako pilotakada hutsalengatik baino. Berria - Kirola   2004-12-28

Defentsan, berriz, pilota bakarra galtzeaz gain, ez zion inolako erraztasunik eman Gonzalezi airez sartu ahal izateko. Berria - Kirola   2004-07-15

Ordu arte pilota xoragarri batzu laxatuak zituen Ezcurrak marra gaineko xokorat. Herria   2004-02-12

12 pilotan adlag

Herriko ostatuan kartetan, frontoian pilotan, etxe aurrean futbolean, edo txoroarena egiten. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 46. orr.

Biharamunean bainatu egingo ginela eta pilotan ibiliko ginela hondartzan. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 101. orr.

Pilotan ibili gara uniforme berdea daramaten haur batzuekin jolasean. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 76. orr.

Pilotan aritu nintzen harresi luze honetan, eliza zahar baten gibelean. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 192. orr.

Eta jostatzen ginen pilotan, pilotan... etxeko paretaren kontra Donibane Lohizunen. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 63. orr.

"Otso bakartia pilotan jolasean", esan zuen berekiko pala jiratzen zuen artean. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 202. orr.

Inor ez arkupeetan, inor ez pilotan jokatzen elizako horma nagusiaren aurka. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 42. orr.

Pilotan jokatzen hasten ginenean, guztiok airean erabiltzen gintuen, gaztetan pilotari bikaina izango zela zioten. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 91. orr.

Azpillagaren etxearen atean, pareta beltzetatik zintzilik, pilotan jokatzeko txisterak. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 24. orr.

Pilotan ere poliki egiten baitzuen. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 248. orr.

Gazterik hasi zen pilotan asmorik hoberenean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 42. orr.

Gure garaian igande arratsalde guzia pilotan pasatzen genuen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 102. orr.

Bada, adibidez, pilotan galduz gero den-dena beren erru egiten duen pilotaririk, aurkariari meritu guztia kenduz. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 128. orr.

Euskara, española, inglesa mintzatzen, pilotan ere trebe. Herria   2001-08-09

Herriko ostatuan kartetan, frontoian pilotan, etxe aurrean futbolean, edo txoroarena egiten. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 46. orr.

13 pilota leku ik pilotaleku.
14 pilota-plaza (157 agerraldi, 5 liburu eta 117 artikulutan –guztiak Herria-koak; orobat pilotaplaza 3 agerraldi liburu 1ean) ipar pilotalekua.

Sortu zirelarik orain bezalako pilota plazak, hala nola ezker pareta, trinketa, plaza laxoa, eta abar, tantoka kondatzeko orde segitu zuten luzean bezala kondatuz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 18. orr.

Aipatu da ere alabainan, Aiherran eraikia den pilota plaza edo arrabotea, plaza laxoko xapelgoentzat ederki baliatuko dena. Herria   2001-02-08

Gure herrietan bezalaxe, eliza ez dago behin ere pilota plazatik urrun. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 105. orr.

Ikusi dugu Sara bere pilota plaza xaharrarekin eta dituen etxe ederrekin, ikusi ere Donibane Lohizune. Herria   2001-09-13

Pilota plaza eder bat dudarik gabe, esku huskako pilotarientzat beharrezkoa eta baliagarri izanen dena! Herria   2001-01-25

Pilota plaza haundia bada ere, betea zen mukurru dantzariz eta soegilez. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 31. orr.

Denbora berean, etxegintza bat HLM deitua hasiko da Karrika Buruko bide bertzaldean, non ere denboraz bazen pilota plaza bat. Herria   2004-01-15

Hitzordua goizeko 9etan pilota plazan. Herria   2003-08-07

15 pilota-ukaldi ik pilotakada.

Eta hor Irujoren pilota ukaldia Xalaren beharrirat. Herria   2004-01-01

Atseginekin jakiten dugu Sorhuet gaztea berriz pikoan dela Arrangoitzen bere lagunak tiraturik matrailan hartu zuen pilota ukaldi haren ondotik. Herria   2004-07-05

Biak oroitzen baitziren Aldudeko partida ondoko pilota ukaldiaz, polizari zuzenean igorria izan zenaz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

bi pilota aukeraketak (23); bi pilota aukeratu (6); bi pilota partida (22)

egindako pilota aukeraketan (9); elur pilota (6); esku pilota (10); eskuzko pilota (15); gomazko pilota (20); gomazko pilota bat (6); gramoko bi pilota (6); gustuko pilota (8); herriko pilota plazan (11); hiru pilota aukeratu (11)

jo pilota (25); orenetan pilota partida (7)

pilota arinagoak (7); pilota astunagoak (6); pilota atera (9); pilota aukeraketa (88); pilota aukeraketa egin (6); pilota aukeraketa egunean (10); pilota aukeraketak (49); pilota aukeraketan (51); pilota aukeratu (19); pilota batasuna (11); pilota batasunak (11); pilota batasunaren (7); pilota batasunarentzat (6); pilota batasuneko (8); pilota berezkoen (6); pilota bizi (13); pilota biziagoak (15); pilota biziak (7)

pilota elkarteak (12); pilota enpresa (8); pilota enpresen (17); pilota enpresen ligak (12); pilota erakusketa (6); pilota eskola (10); pilota eskolak (6); pilota eskolako (8); pilota esku huska (9); pilota eskuan (6); pilota federazioa (6); pilota federazioak (16); pilota federazioko (11); pilota galdu (6); pilota hartu (11); pilota hautaketa (6); pilota hautaketan (8)

pilota jaialdi (6); pilota jo (10); pilota joko (10); pilota jokoa (9); pilota jokoak (6); pilota jokoaren (7); pilota lehiaketa (11); pilota lekuan (12); pilota liga (6); pilota mota (12); pilota motelagoak (6); pilota munduan (22); pilota munduko (12)

pilota onak (9); pilota partida (328); pilota partida bat (32); pilota partida trinketean (11); pilota partidak (59); pilota plaza (46); pilota plaza bat (7); pilota plazan (87); pilota plazan eta (6); pilota plazaren (6); pilota profesionala (7); pilota profesionalaren (6); pilota solas (6)

pilota urte (6); pilota utzi (7)

antzeko pilotak aukeratu (6); aukeratu zituzten pilotak (7); erabiliko dituzten pilotak (11); gomazko pilotak (15); gramoko pilotak (46); gramoko pilotak aukeratu (29); gustuko pilotak (7); partidarako pilotak (16); pilotak aukeratu (62); pilotak aukeratu zituzten (28); pilotak aukeratuko dituzte (8); pilotak aukeratzeko (12); pilotak aukeratzen (18); pilotak aurkitu (7); pilotak baztertu (6); pilotak botatzen (6); pilotak hautatu (13); pilotak hautatu zituzten (6)

pilotako aste (14); pilotako aste haundia (8); pilotako berrietan (10)

pilotan ari (15); pilotan aritu (6); pilotan aritzeko (11); pilotan artzeko (7); pilotan jokatu (7); pilotan jokatzen (9)

gomazko pilotarekin (6); larruzko pilotarekin (6)

pilotaren alde (20); pilotaren aste (8); pilotaren besta (10); pilotaren onetan (10)

gomazko pilotekin (7); pilotekin gustura (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus