Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pilotatxo 1 iz pilota txikia.

Begiak erabili zituen pilotatxoei, golfari eta golflariei buruz pentsatzen zuen guztia adierazteko. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 78. orr.

Berlusgoñik pilotatxo bat osatzen ziharduen ezker belarrian hatza sartuta. Jon Alonso   «Euskal karma» - 59. orr.

Paperezko pilotatxo bat, puxtarri baten neurrikoa. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 250. orr.

Egunkari zahar baten orriekin pilotatxoak egin eta ezpal-metatxoaren ondoan jarri zituen. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 108. orr.

Etxe-iratxoa, teniseko pilotatxoak bezalako begi irtenekin, Harryri begira-begira zegoen ilunpetan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 150. orr.

Atzerantz itzultzen du burua eta lokian jotzen du pilotatxo batek. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 250. orr.

Pilotatxoen gorabideak berdin jarraitzen du akuarium urdinkara mugagabe honetan. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 138. orr.

101 gramoko pilotatxoak. Berria - Kirola   2004-03-12

2 haragi pilotatxoa.

Pilotatxoak frijitzen bukatu zuen. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 103. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Non ikusten duen ordea paper pilotatxo bat bere aurreko bidean biraka. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 69. orr.

4 haragi pilotatxo ik haragi 13.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus