Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pilpilka (orobat pil-pilka) 1 adlag borborka. ik pil-pil.

Eguerdirako lapikoek pil-pilka irakiten zuten. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 29. orr.

2 bihotzaz mintzatuz, pilpiran. ik pil-pil 4.

Jada lehenago gurutzatuak ginen sarritan antzokietan, kontzertuetan, Prater aldean, kalean... eta aldi bakoitzean pilpilka jartzen zitzaidan bihotza. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 48. orr.

Larrañagaren bihotza pilpilka zegoen. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 152. orr.

Ivan Ogareffek bihotza pilpilka egin zuen berba. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 294. orr.

Afrikaldean amuleto asko propio lizar zurez egiten dira, ahalmen bereziak dituen arbola sakratua delakotz, batez ere gizonen bihotza pil-pilka paratzeko amuletoak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 245. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bihotza pilpilka (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus