Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pilpira 1 iz bihotzaren eta zainen aldizkako uzkurtze eta hanpatze higidura. ik taupada.

Berehala bere bihotza entzuten du pilpira gorabeheratsutan taupa-taupa joka. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 125. orr.

Itolarrian, bihotza pilpira bizian, izu laborrian, ur hartatik nola irten asmatu ezinik. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 51. orr.

2 irud/hed

Nolanahi ere, tren honi -bere bularraldeko bagoi oparoak pilpira adierazkor batek dantzarazi zituen- pasatzera utzi diok eta ez egon esperoan, ez baita itzuliko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 195. orr.

Askotan oraindik gau iluna zela ateratzen zen etxetik, eta iluntzeko artizarra pilpiraka eta perla bat bezala urtzen ikusten zuen, distiraz betetako egunsentiaren labean. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 233. orr.

Eguneroko bizimoduaren pilpira igarri daiteke zuengandik oso metro gutxira. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 269. orr.

Irribarrea ezabatu zaio Fermini; haserrearen pilpira haren aurpegia iluntzen. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 363. orr.

Atxikimendu guztien eta giza harreman guztien azpian, erotismoaren pilpira zegok. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 120. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bihotz pilpirak bizkorturik, hasperen egin zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 72. orr.

Luzaroan gorde nian neure hatzetan haren begi lokartuen eta haren bihotz pilpiraren inpresioa. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 87. orr.

Gaztaro menturazalea, unibertsitateko txantxak eta disziplina, aurreneko bihotz pilpirak emakume baten aurrean. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 222. orr.

Errejistro-zerrendan emaitzak lerroka luzatu ahala, lan errepikakorraren neke-asperdura poz-pilpira bilakatuz zihoan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 211. orr.

Distira oro ez da urre pilpira. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 48. orr.

4 pilpiran adlag taupadaka. ik pilpiraka.

Pilpiran sentitzen nuen bularra, kontratua sinatua izatetik horren hurbil egoteak zuen horren kulpa handia, dudarik gabe. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 9. orr.

Ihiztaria, bihotza pilpiran, bere etxola edo gordelekuan zeruari so, noiz jinen zaion gainerat urtxo tropa urdina. Herria   2003-03-17

Hala bada, bihotza pilpiran, irribarretsu erantzun zion: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 118. orr.

5 pilpiraz adlag pilpiran.

Pilpiraz zeuden denon bihotzak Leo Dillonek papera luzatu zionean, eta errugabe-aurpegia jarri genuen denok. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 28. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bihotz pilpira (3)

bihotz pilpirak (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus