Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pilpiraka 1 adlag taupadaka. ik pilpira 4.

Bat-batean, pilpiraka hasi zitzaion bihotza: hutsegite bat zegoen! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 429. orr.

Berrogeita hamar urtekoetan ere bihotza pilpiraka ibiltzen baita. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 69. orr.

Bihotza pilpiraka zuen, bizi-bizi; tripa zorriak zituen gosearen gosez. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 88. orr.

Nik beti bihotza algaraka eta pilpiraka bularretik atera beharrean. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 38. orr.

Bihotza bozkarioak pilpiraka zebilkion, zentzu guztiak erne zituen eta odola borborka zebilkion zainetan barrena. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 202. orr.

Bero-bero nengoen, potxotxa pilpiraka eta sutan neukan. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 35. orr.

Orduan sentitu nituen nola korritzen ziren hirurak, nola betetzen zidaten guztia beren haziz, nola ari ziren pilpiraka beren zakilak, nola zurruntzen ziren beren gorputzak. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 123. orr.

2 irud/hed

Tonuan nabari du lehenbiziko aldiz orduan egin duela berrogeita bat urtean bere ariman pilpiraka eduki duen galdera. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bihotza pilpiraka (10); pilpiraka hasi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus