Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pinpirin (orobat pinpirrin g.er.) 1 izond liraina, zalua, txairoa. ik poxpolin; pertxenta. (emakumeez)

OL ez zen saltoki handi bat, eta bera ez zen azpiko jantzien saileko neska saltzaile pinpirin bat. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 129. orr.

Are gutiago, neska pinpirin bati liluramenduaren atalburua zeharkarazi nahi diozunean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 166. orr.

Etxe oneko neska pinpirin bat da hau, gaxtea. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 158. orr.

Dantzan artajorran baino hobeki zekien neska pinpirin hark. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 13. orr.

Zer jaramon egingo zion ba andereño pinpirin eder hark mutilzahar koitadu honi? Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 130. orr.

Lehendabizi andregai pobre bat eduki behar da, andereño pinpirin bat, gu bezalakoa, entretenigarri, eta gero diru pixka bat duen emakume bat bilatzen da ezkontzeko. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 95. orr.

Halako batean Leandro eta izenik ezagutzen ez diodan emakume pinpirin bat irten dira jantokiaren erdira. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 191. orr.

Emakume dotore, pinpirin, xarmant, maitagarri, begirunea zioten gizonez inguratu bat. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 155. orr.

Aurrean sei zaldun eta atzean beste sei zetozen; erdian dama pinpirin bat, morroi bik eusten zioten dandar luzea jantzita. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 281. orr.

-Maiteminduta dago, seko maiteminduta -esan zuen Margaritak, alkatearen izeba pinpirinak, ahots dardaratiz. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 38. orr.

Hiru birra... eta ebakia pinpirinarentzat! Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 220. orr.

2 (bestelakoez)

Baroia [...] nahastu samarturik zebilen bi mutiko pinpirinei dibertsio modua eskaintzeko ahaleginetan. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 48. orr.

Galai pinpirin bat, lepo luze batez erasana eta, ororen harrigarri, onddo-kapelaren inguruan lokarritxo bat zuena. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 235. orr.

Halako gerra baten ondorioz du gaur egun Poloniak komunista izaniko presidente pinpirin bat. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 17. orr.

Bere ibilera pinpirin, soineko apain eta pausaera xaloagatik. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 306. orr.

-Gustatzen? -keinu pinpirin batez zangoa dantzatu zuen, bi eskuekin gona belaunetaraino biltzen zuela-. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 234. orr.

Bere izena oihukatzen zuen ahots pinpirin bat heldu zen jangelatik. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 207. orr.

Urrezko erloju kate txerlotu bat, erdian katenbegi handiak zituena, eta anitz zintzilikario pinpirinez hornitua. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 37. orr.

Jende pila bat hemen horrelaxe ibili baita denbora askoan, exker pinpirin, kristautasun progre baten eta estetizismo amoralaren artean dilindan. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 102. orr.

3 (era peioratiboan erabilia)

Gizon bitxi eta txiki kuia-burudun bat zela iritzi nion, pinpirin bat, eskuetan eta hatzetan batere ilerik gabea. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 67. orr.

Izen batzuk ezin sinetsizkotzat jotzen nituen beren pinpirinean, eta horietako bat Urederra. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 218. orr.

Bejondiela, alfer alferrik baita, modernokeria pinpirin orok muinak jantxeak dauzkan jendaje honekin tajuzko arrazoiketan hastea. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 21. orr.

Besteak esan zion goseak akabatutako ume pinpirrin batzuk baizik ez zirela bera eta bere familia, eta, eskerrak auzoko beste emakume batzuk tartean sartu ziren, bestela ileetatik tiraka hasiko ziren. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 112. orr.

4 (izen baten ezkerrean)

Pinpirin airea hartzen zuen Madameren hitz bakoitza bere zirkinez laguntzean. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 211. orr.

-Nahikoa denbora galdu dugu! -esan zuen, bere pinpirin itxuraren guztiz kontrako ahots petral batez, eta egunonik ere eman gabe-. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 105. orr.

5 tximeleta.

Pinpirinak bai, nonahi eta noranahi airatzen direnak, askatasunaren sinbolo, arintasunaren ikur, hisialdi batak edo besteak han edo hemen pausatzen dituela. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 59. orr.

Gorago xoria aipazen nuen orai pinpirina aipatuko dut. Herria   2005-01-20

6 pinpirin-pinpirin (adizlagun gisa)

Neska pinpirin-pinpirin jartzen zen, puntuzko arropen eta eskularruen handizkako denden aurretik pasatzean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 256. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

neska pinpirin (7)

alkatearen izeba pinpirina (4)

emakume pinpirinak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus