Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pintaketa 1 iz pintatzea; pintatzearen emaitza.

Esaterako autoaren bukaerako pintaketa edo ekoiztu den autoa plantan mugitzea askotan kanpoko enpresa bati esleitzen zaizkion eginkizunak izaten dira. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 171. orr.

Gure bizimoduak betiko martxari jarraitu zion: sakristiako sabaiaren pintaketa, otorduen prestaketa, sutarako egurketa... Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 180. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ez nuen beste kanilarik konpondu, ez beste komunik lauzatu edota beste pintaketa lanik egin. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 38. orr.

· Etxe-aldaketak egiten, altzariak batetik bestera mugitzen eta etxe-pintaketa lanetan aritu beharko du hurrengo argazkia saldu arte. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 111. orr.

· Ez nien gezurrik esan (erasoak izandako barridean ibili nintzela aitortu nuen), ezta egia osoa ere (odol-pintaketarena ezkutatu nien). Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 93. orr.

3 horma publikoetan idazkun handiak pintatzea. ik pintada.

Javier Balza Herrizaingo sailburuaren eta Agustin Ibarrola artistaren kontra ustez egindako pintaketengatik hiru urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak Bortxa Urberuagarentzat. Berria - Euskal Herria   2004-11-16

Herenegun gauean PSE-EEren hainbat egoitzatan pintaketak eta Markinan hainbat banketxe eta zabor edukiontzitan kalteak egin zituztela eta, [...]. Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Familiak heriotza mehatxuak jaso ditu telefono deien eta etxeko atean egindako pintaketen bidez. Berria - Euskal Herria   2006-03-11

Azkenik, Sestaoko Udalak herrian eginiko pintaketak gaitzetsi zituen. Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Dena zikina dago, pintaketaz josita. Berria - Euskal Herria   2006-04-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pintaketak egin zituzten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus