Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pinudi (orobat pinadi g.er. eta pinadoi g.er.) 1 iz pinuz landaturiko lekua, pinu basoa.

Hara-hona ibiltzen zen ordoki latzean, alertzez eta urkiz beteriko sastraketan, pinudietan, lakioak eta segadak ipiniz, ehiza xeheari eskopetaz segika, ehiza larria noiz agertuko zelatan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 57. orr.

Ermitak gehiago ematen zuen artzain-txabola bat eta bista bakarra inguruko pinudia zen, eta pinu artetik hurbileko mendi bat, hura ere pinuz betea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 35. orr.

Txarrantxa hesi bat saltatu genuen eta, belardia lasterka gurutzatuta, pinudian sartu. Jon Maia   «Riomundo» - 11. orr.

Pinudiak mistralaren menpe; berriro. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 288. orr.

Urkidi bat eta pinudi bat zeuzkan ezker-eskuin, bi hego bailiran, ilunagoa bata eta argiagoa bestea. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 141. orr.

Gure auzotik pinudirantz ateratzen zen bidean ilaran zeuden txabola guztiak. Jon Maia   «Riomundo» - 164. orr.

Goraxeago pinudien berde mingotsa, eta azken zatian harkaitzen grisa nagusitzen da. Pako Aristi   «Note book» - 16. orr.

Baso itxiak inguratzen du hiru eta hiru sei erreiko asfalto tartea, eta lo dago pagadi, harizti eta pinudizko paisaia isiltasunean. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 10. orr.

Oñatin, Urtigain inguruan, 10 hektara pinudi dira erre eta Azkoitian, Azkarate gainean, kasik hektara bat pinudi. Herria   2003-08-14

2 (izenondoekin)

Orain bideak pinudi eder bat segitzen du eta, hantxe, mendiaren azken bizkarrek sator meta alimale batzuk dirudite, lerroz lerro eraikiak, ordokiak eremu osoa berdindu aitzin. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 59. orr.

Iratzeen freskotasuna, haizearen fereka, pinudi hurbilaren xuxurla magikoa... Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 14. orr.

Alde batean, ez oso urrun, pinudi urdinxka baten isla iluna atzematen zen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 42. orr.

Bere gelakoarena bezalako beste ehun edo mila leiho, denak barla edo patio berera begira, edo hiriaren periferia hartako pinudi sastar batera, gehienez ere. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 42. orr.

Noizean behin, ibar zabal bat, herri ketsu baten kokaleku; gero, pinudi sarriak, sugar itsugarriak islatzen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 397. orr.

Gari soro soilduak eta pinudi urriak tartekatzen ziren autobideko bi aldeetara. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 28. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Pinudi bazterreko zangan topatu duzu? Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 102. orr.

Norris Point aldeko Baya Ederrak izai eta pinudi usaina du gauaz. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 148. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pinudiak mistralaren menpe (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus