Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

piperrauts (orobat piper hauts) iz piper gorri iharrak ehoz eginiko hautsa, janarien ongarri gisa erabiltzen dena.

Patata ttiki-ttiki xigortuak piperrauts askorekin; lekak txerri-azalez gozatuak; kalabaza horia ozpina eta azukrearekin. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 144. orr.

Txerri xerra ogitan pasatua erosten zigun, edo arroz pastelak, soja-ore eta piperrautsarekin egosiak. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 41. orr.

Bazkaria eta afaria berdintsu dira: arroza, ilarrak, gisatu pixka bat, barazkiak ongi egosiak piper hautsarekin eta espezia bizi-biziekin. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 31. orr.

Nonahi azafraia, piper-hautsa, kanela, pipermina. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 204. orr.

Emakume ezkonduaren etxetik irten aurretik, atsoak ogi puska bat hartu, eta koipe eta piperrautsez igurtzirik, zakur bati emateko usadioa hartu zuen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 248. orr.

Piperrautsezko deabrutxoak, ahoan kea ateratzen dizutenak; eta txokobola potolo handiak, marrubizko moussez eta esnegainez. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 67. orr.

Hurrengo goizeko lehen argiarekin, oinarri zarpail eta arre hartan piperrautsaren edo alheñaren gorritasuna itsatsiko ziren, katilu eta plateren horitasuna, babutxa eta kaftanen urdintasuna; kolore horiek eta, beste eskala batean, alfonbra-dendan ikusi berri genituen guztiak. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 222. orr.

Lehen aldia nuen bakarka hitz egiten niola, Maruxa, eta nik behintzat masailak piper hautsez panpinatu izan balizkidate bezala egon behar nuen. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 174. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus