Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pipertu (orobat pipartu g.er.), piper(tu), pipertzen 1 da/du ad erresumindu.

Nik, gero eta pipertuago, zuhurtasunezko neurri guztiak albo batera utzirik, erantzun diot: [...]. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 27. orr.

-Kirats-bonba bat utzi genuen korridorean eta Filch pipertu egin zen gurekin. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 157. orr.

-Hik heuk ere badakik hori -pipertzen hasia zen-. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 108. orr.

-Paradisuaren izen onaz ni arduratuko naiz -oihu egin zuen Jesusek pipertuta-. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 53. orr.

Nazkatuta naukazu, entzun?, nazkatuta; pipertuta bazaude, ez niri bota kulparik. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 30. orr.

Deseroso sentitu nintzen, haserre, pipertuta. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 137. orr.

Pipertuta edo, Piterman eta Cos zeharo berotu ziren. Berria - Kirola   2006-03-08

Katuak oso pipertuta ematen zuen, lepoan lotuta urre-antzeko letoi-xafla bat baitzeukan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 183. orr.

Eztabaida pipertu baino lehenago, ados izan gara mozteko. Txillardegi   «Labartzari agur» - 191. orr.

2 (era burutu izenondo gisa)

Haren izaera pipertuaren eta eztabaida amaiezinen hotsa luze gabe heldu zen nagusiengana. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 31. orr.

Arnasestuka gelditu da etxeko atalasean eta hizketa molde pipertuarekin galdegin dio: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 103. orr.

3 gatz-pipertu ik gatz 11.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus