Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pipita (orobat pepita g.er.) 1 iz fruitu baten hazi txikia.

Pepitak eguzkilorearen haziak zirela jakin nuen halako batean, eta ikaragarri arraroa iruditzen zitzaidan eguzkiloreak zuen eguzkiaren antza. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 317. orr.

Eta agure zahar hark bere esku parkinsonianoari eraginez agurtzen gintuen nahinondik, guk martxanteretan erositako txikleak, pepitak, erregalizak jaten genituen artean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 108. orr.

Jendea adi-adi zegoen, pipitarik jan gabe, ez zen ezer entzuten ahal plato desestalian. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 136. orr.

Zaleei min handia egin zien zu harmailetan pipitak jaten ikusteak. Berria - Kirola   2006-02-04

Berak gorde ditu orri distizari orlegi iraunkorrak, baita pipita gorriminak ere, errege margokoak, eta baita nagusi-makila lerdenena ere. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 146. orr.

2 metal ale biribilkara.

Ez dago han urrezko pipitarik, ezta urre zainik ere. Berria - Gaiak   2004-08-26

Zailena hautaketa dela, hondar artean urrezko pipitak aurkitzea. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 201. orr.

3 pipila.

Oraintxe dago lore-pipita ttikiak botoi berdexka batean zetozenak hazten eta zabaltzen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 379. orr.

4 irud ernamuina.

Espainiera horren pipita gaztelania izango da; baina gero hispanitateko herrialde guztiek, bakoitzak bere izpiritua gehituz, denen artean mintzaira berri bat adelatuko dute. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 136. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus