Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pisatu, pisa, pisatzen (orobat pixatu g. er. eta pizatu g.er.) 1 du ad (zerbaiten) pisua neurtu.

Goitik eta behetik aztertu ditu: ukitu, usaindu, haztatu, pisatu egin ditu.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 63. orr.

Moztu eta balantzan pisatu zuen eta: [...].  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 120. orr.

Gramo bat azukre pisatu nuen, platinozko arragoan [...] su emateko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

Ikatz goriak bezain handiak ziren errubi-pila ari zen pisatzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 70. orr.

Pisuan pisatu zaituzte eta urri aurkitu.  Elizen arteko biblia   Dn 5,27

Drogarekin batera, 2.000 euro eta droga pisatzeko tresnak aurkitu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Iruditu zitzaidan pisatzen ninduela begi txiki haiekin, arestian bere esku mehean tabakontzia pisatu zuen bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 64. orr.

Holako kuia eta onjorik ez dut sekulan ikusi ez pisatu.  Herria   2004-10-07

2 irud/hed

Moldatu ziren Mendebaldeko Zibilizazioa balantzan pisatzeko, eskas aurkitu zuten, kanpo uztea erabaki zuten eta behar hainbat indar bildu zuten alegiazko autarki politika hausnartu ahal izateko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 208. orr.

Balantza batean pisatzeko moduko isiltasun astuna sortu zen bi emakumeen artean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 34. orr.

Pisuan pisatu zaituzte eta urri aurkitu.  Elizen arteko biblia   Dn 5,27

Pisa nazala Jainkoak pisu zuzenez, eta ikusiko du nire prestutasuna.  Elizen arteko biblia   Jb 31,6

Gero adinak ez duela pisatzen esango du... ipurdiak pisatuko ez balio, sikiera...  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 84. orr.

Bekatuak pisatu, egindako bekatu larri bakoitzak berez dituen itsuskeria eta gaiztakeria begiratuz, debekatua ez balego ere.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 65. orr.

Horrek xoratzen du, endemas jende xoxoa: seminarioan oratoria ikasi duen apezkondoak, hitzak pisatzen ikasi duen hiztun dotore doktoreak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 73. orr.

3 pisu jakin bat izan.

Iltzeak ere urrezkoak ziren; bakoitzak kilo erdia pisatzen zuen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 3,9

Simonek Erromara bidali zuen Numenio, seiehun kilo pisatzen zuen urrezko babeski handi batekin.  Elizen arteko biblia   1 M 14,24

Azazkal bat baino txikiagoa da, zazpi gramo pisatzen du eta argindarra kontsumitzen du.  Berria - Ekonomia   2004-06-12

As-ak kobrezko bi ontza pisatzen zuen; eta denarioak hamar as balio zuenez, kobrezko hogei ontza balio zuen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 82. orr.

Makinak berak hirurehun eta berrogeita hamar mila libra pisatzen zituen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5230. orr.

30 urteko gizonezkoa da, 1,75eko garaiera du eta 75 kilo pisatzen ditu.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 151. orr.

-Asko pisatzen du, ez dakit eraman ahal izango duzun.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 63. orr.

San Giustora bideko etxe batean neuzkala nire puskak, baina ez zirela ezer asko, apenas pisatzen zutela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 271. orr.

Ez zuen ezer pisatzen, ezta neurtzen ere, aski zuen fardelen tamainari erreparatzea bakoitzaren barruan zeuden oihalek edo bestelako ehunek zenbateko pisua zuten jakiteko; bilgoak eskuan hartu, eta bertantxe esaten zuen zenbat pisatzen zuen bakoitzak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 342. orr.

Argia ez da ezer, baina ezerezak baino gehiago pisatzen du, eta tonu zurixkatik abiatzen dira kolore guztiak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 185. orr.

Barruan harri bat izango balu bezala pisatzen du.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 66. orr.

Helduek eta umeek behar baino gehiago pisatzeak dauzkan ondorioak dirutan neur daitezke irakaslearen ustez, gaitz degeneratiboak ugaltzeak «osasun zerbitzuetarako gastuak handitzea» baitakar.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

4 irud/hed

«Zuhurtzia eta komatxo guztiekin», urtea itxaropen zantzuekin amaitu zela argitu zuen; «baina inertziak asko pisatzen du».  Berria - Euskal Herria   2006-01-08

Haren oroitzapenak asko pisatzen bazuen ere, orduan aurrean zabaltzen zen bideari erreparatu zion arretaz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 86. orr.

5 zerbaiten alde onak eta txarrak arretaz aztertu.

Orduan, nire erabakia ongi pisatu, ongi hausnartu, ongi atzeratu ondoren, kolpe batetik egiten nuen jauzi, hortzak estuturik, tximiniaraino.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 68. orr.

Tibor, epaile zuzena, hitzak pisatzen ari zen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 32. orr.

Maitasun bihotzeko eta zinezko baten aitorpena, hitzekin lan egiten ohiturik dagoen batek hitz bakoitza ongi neurtu eta pisatu ostean idatzia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 11. orr.

Gauzak ongi pisatuz, Joanttok bizian topatu zituen jendeetan amultsuak kiskilak baino gehiago ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 232. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus