Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pistolero 1 iz pistola erabiltzen duen gaizkilea. ik pistolari.

Herrira heldu zen pistoleroak aita akabatu zuen, eta su eman zion eskolari. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 86. orr.

Benetako galtzaileak, bankuaren zuzendari diruzalea, jokalari zorgilea, pistolero profesionala izango ziren. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 320. orr.

Noizbait, pistoleroa topatu zuen, putazain Virginia Cityn. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 86. orr.

Zain bat lehertuko ahal zaik, pistolero madarikatua! -erantzun dio Patxik, eta eszenariotik salto eginik Dabiden bila joan da. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 323. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Pistolero talde batek hil zian Donostiako kaleetan harrapatuta Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 211. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus