Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pittin (499 agerraldi, 91 liburu eta 110 artikulutan; Hiztegi Batuan pitin agertzen da) 1 iz/izond adkor apurra. ik pitin.

Hara, gure pittina. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 204. orr.

Zalantzan pittin batez egon ondoren: [...]. Txillardegi   «Labartzari agur» - 73. orr.

Abenduko 30ean jo zuen berandueneko minutu horretaraino, eta gaurtik biharrera sugundoxka pittin batzuk lehenago jaikitzen abiatzen da. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 19. orr.

Gauerdi edo goizalbaren batean euri pittin moxkor-moxkor horietako erauntsitxo bat botata ere, [...]. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 271. orr.

Esadazu den-dena, bukatu arte; puskarik pittinena ere ez utzi hor kolkoan. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 72. orr.

Tipo handia naiz ni, egitten-dduddan-pittinerako. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 219. orr.

Inozentzia pittinen bat erakutsi nahi ote digu akaso?... Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 124. orr.

2 pittin bat [386 agerraldi, 83 liburu eta 54 artikulutan] adlag apur bat. ik pixka 2.

Guk gurearekin gauza bera eginez gero, berriz, ahuldu egingo genuke, beste pittin bat bultzatuko genuke desagerpenerantz. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 19. orr.

-Maguggia -arren egin zion-, pentsa ezazu pittin bat. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 229. orr.

Pena pittin bat emango ziok, eta kito. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 252. orr.

Kolpea hartu ostean pittin bat suspertu nintzenean nire buruari esan nion [...]. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 111. orr.

Zerua ia aratz zegoen, pittin bat arrosa hodeiertzean. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 102. orr.

Beharrik giroa hasia zen ordurako pittin bat freskatzen. Txillardegi   «Putzu» - 143. orr.

Pittin bat haserre zegoen nirekin, joana nintzelako. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 113. orr.

Beharbada pittin bat exajeratuz. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 108. orr.

Modu pittin bat enigmatikoan erantzungo dizut. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 107. orr.

Nik baino pittin bat hobea, eta ez arlo guztietan. Iban Zaldua   «Traizioak» - 59. orr.

Orduan eskua hartzen zion pittin batean goxoki. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 53. orr.

Gero, handik pittin batera, berriro hondoratu zen benetako irudiak gainditzen zituen ingurumari sinbolikoa. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 74. orr.

3 (izen baten eskuinean)

Nahi duzu musika pittin bat jartzea? Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 184. orr.

Eskutada bat ogi-irin baizik ez dut katiluan, eta olio pittin bat pitxerrean. Elizen arteko biblia   1 Erg 17,12

Nazka pittin bat ematen dit, zuriegia da eta jaioberriaren usaina du. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 110. orr.

Hortentsiek eta petuniek kolore pittin bat ematen zioten arratsalde hitsari. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 99. orr.

Eskuan neraman makila-muturrean ezti-pittin bat hartu nuen eta jan. badute oraindik dirdira pittin bat. Elizen arteko biblia   1 Sm 14,43

Geldi geratu zen gazte haiei begira, bere bizitzan horrelako momenturik bizi izateko zoririk inoiz izan ez zuelako damu pittin batez. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 142. orr.

Gure aurrekoek aski zuten iragana inozentzia pittin batekin oroitzearekin. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 124. orr.

Suerte txar pittin batekin, hemendik urte batzuetara katalanek ere euskaldunon bidea har lezaketek, baina ez diat uste. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 78. orr.

4 pittin-pittin bat adlag

Daukatenetik pittin-pittin bat kenduiek. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 144. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus