Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pixagale (7 agerraldi, 5 liburutan; orobat pizagale g.er.) 1 iz pixa egiteko gogoa. ik pixagura.

Errabinoak pixagale izugarria sentitu zuen, baina komunik ez zegoen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 156. orr.

Ninik pixagalea zuela, eta mahai azpian bertan egingo zuela, Itxaron pixka batean, pixagalea dut-eta. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 28. orr.

Giltzurdinak gure gorputzean jiraka dabilen odola garbitzeko xedea du, eta odolak baztertzen dituen hondakinok, ur bihurturik maskurira bildu ahalean, gernutan kanporatzen ditugu, pizagaleak agintzen digun bakoitzean. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 69. orr.

· Goizeko zazpietan iratzartu zen pixagale hantua. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 64. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Fase horretan, lehenago ez bada, pixagale-seinalea sortzen dute maskuriko paretetako nerbio-amaierek, presioaren igoerak eraginda. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 194. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus