Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pixagura (12 agerraldi, 8 liburutan; orobat pixagure 5 agerraldi, 2 liburutan; Hiztegi Batuan pixagale agertzn da) 1 iz pixa egiteko gogoa. ik pixagale.

Kontuan izan behar da pixagura, adibidez, erabat prozesu biologikoa dela, eta grina sexuala -edo desio sexualaren falta, hobeto esanda-, berriz, kulturak oso baldintzatuta daukala. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 173. orr.

Pixagura genuela abisatu eta une batez mendialderantz ezkutatu ginen Silbia eta biok. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 21. orr.

Gero, pixaguraz zegoela esan, eta komunerako bidea hartu zuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 312. orr.

Hartan, pixagura egin baitzitzaidan, zubitik ibai ertzera doazen harmailak jaitsi nituen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 300. orr.

Pixagura handia sentitzen nuenez, izara eta burusia alboratu eta ohetik irteteko keinua egin nuen. Aitor Arana   «Onan» - 52. orr.

Pixagura ere ikaragarria, giltzurrunek hustuketa exigitzen zioten. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 150. orr.

Ordurako, pixagurea praketan behera joanda zitzaidan, istil bat sortzeraino. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 71. orr.

2 pixagura izan da ad

Badut beste bat, urdurixkoa [...] beti pixagura dena. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 20. orr.

3 pixagurak egon pixagura izan.

Herriko taberna ikusi zuten eta baita hargatik atsegin handia izan ere, biak ala biak pixagurak baitzeuden aspaldian. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus