Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pixkaka [35 agerraldi, 10 liburu eta artikulu 1ean] 1 adlag apurka. ik pixkanaka.

Alegia, sarri egin ohi duela barrualde horietan, baina beti ere gutxika, pixkaka, euri eskasean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 144. orr.

Mantso, benetan, baina pixkaka, apurka, batean hasi eta ezin, bestera aldatu... Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 52. orr.

Hodei partikulatxoak, pixkaka, elektrizitatez kutsatzen doaz. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 243. orr.

2 pixkaka-pixkaka adlag apurka-apurka.

Zalaparta bizia atera zen tupustean, eta gero pixkaka-pixkaka apaltzen hasi zen, erabateko isiltasuna nagusitu arte. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 94. orr.

Zorayda Arrarasek logikaren arrazoigabetze hori pixkaka-pixkaka bere izterretan behera eta gorago nola obratzen zen sentitu ohi zuen. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 231. orr.

Arkuak pixkaka-pixkaka lurrerantz hurbiltzen ari zirela ematen zuen, beren sarea estutzen ari zirela. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 143. orr.

Ivan Ogareff pixkaka-pixkaka urreratu zen Mikel Strogoffen aldera. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 323. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pixkaka pixkaka (15)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus