Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pixkanaka (1202 agerraldi, 132 liburu eta 462 artikulutan; orobat piskanaka g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian pixkanaka agertzan da) 1 adlag apurka. ik pixkaka; pixkana.

Urratsak pixkanaka egin ziren, banan-banan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 89. orr.

Pixkanaka ulertzen diagu mundua, eta gero hil egiten gaituk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 212. orr.

Giroa ari zen pixkanaka pizten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 134. orr.

Pixkanaka zahartzen gaituk, lehenbizi bizitzeko eta gure kidekoak ikusteko gogoa joaten zaiguk, eta, gainerakoan, badakik, errealitatearen zentzua nagusitzen zaiguk pixkanaka, gauzak argitzen zizkiguk, eta iruditzen zaiguk gertaerek modu aspergarri eta monotonoan begiratzen digutela...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 211. orr.

Alboko gelara eraman, eta habetik zintzilik lotzeko, pixkanaka hil zedin.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 169. orr.

Pixkanaka, euren bideak aldentzen joan ziren, bide nagusitik okertzen diren bidexkak bezala.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 46. orr.

Pasaiariak hasi dira pixkanaka itzultzen autobusera.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 172. orr.

Atea pixkanaka zabaldu zen, Lupin bertara iritsi baino lehen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 71. orr.

Hori guztia pixkanaka etorri zen, berez.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 245. orr.

Baina, jakina, egutegi hau pixkanaka urrundu egiten zen ilargiaren agindutik, eta horregatik noizbehinka berriz ere moldatu behar zuten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 29. orr.

"Ongizate estatuaren" britainiar sistemari zegokionez, pixkanaka eta dogmatismorik gabe alderdi politiko guztien legegintzazko ekarpenen bidez eraiki zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 391. orr.

Paris gaineko lurrun argitsua handitzen ari zen zerumugan, pixkanaka igartzen hasten ziren teilatuen gainetik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 22. orr.

Gidariak jakinarazi zigunez, egiptoarren etorbide hori estutu egiten da pixkanaka, luzeago delako efektua lortu ahal izateko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 158. orr.

Ez: ez dago zuzenean zerraldoan sartzeko moduan, baina zer izan liteke ya he vividoko putzu-gizakiaren bizi-ustea, etzandako hilotz bihurtu arterainoko tartea pixkanaka apaintzea besterik?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 124. orr.

Herriko Etxe horietan, euskararen erabilpena neurtzeko diagnostika bat eramanen da eta neurri aproposak finkatuko dira, urratsez urrats aitzina joz eta euskara herriko etxeen ibilmoldean pixkanaka sartuz.  Herria   2002-10-24

Nekazari eta lurjabeen gizarte ultra-landatarra izatetik pixkanaka eskulangile eta burgesen gizarte ultra-hiritarra izatera aldatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 201. orr.

Pote pila hura hasi zen bederen pixkanaka beherantz egiten.     «Kuskue tanden», 2004 - 76. orr.

Baina..., ikus dezagun pixkanaka, zuk hitz egin al duzu Llumekin?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 148. orr.

Etsi egin nuen pixkanaka.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 42. orr.

Gizona baretuz joan zen pixkanaka.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 154. orr.

Hasierako babesgabetasunak ausardiari utzi zion lekua pixkanaka.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 34. orr.

2 pixkana-pixkanaka ik pixkana 3.
3 pixkanaka-piskanaka adlag apurka-apurka.

Baina pixkanaka-pixkanaka lehenik, golpeka geroago, kontua da kopuru hori izugarri hazi dela azken urteetan eta, horrela, gaur egun %46 inguruk egiten ditu proba horiek euskaraz.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 165. orr.

Pixkanaka-pixkanaka mutilzahar bakarti bihurtuz joan nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 214. orr.

Pixkanaka-pixkanaka neure burua sosegatzea lortu nuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 86. orr.

Indize hori pixkanaka-pixkanaka gorantz doa.  Berria - Ekonomia   2004-10-09

Eta horrela, pixkanaka-pixkanaka, zomorro gris txikien antzera, aldapan gora igo ziren herrestan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 271. orr.

Susmoa dut, susmoa bakarrik oraingoz, pixkanaka-pixkanaka Euskaltzaindia galduz joan dela, aldamenean euskal gaietan gero eta adituagoa den jendea jalgi ahala, galduz joan dela, diot berriz ere, historian zehar izan duen itzala.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 129. orr.

Beren lekutxoa izatea lortu zuten pixkanaka-pixkanaka, miseriaren mugatik oso hurbil betiere.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 30. orr.

Iskilinba-buruen moduko bere begi-nini beltzak pixkanaka-pixkanaka handitu egin ziren, harik eta begien luze-labur osoa hartu zuten arte.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 338. orr.

Baina haiekin ere, gizakiak zirenez, bihozbera izan zinen, eta, zure gudarostearen abanguardia gisa, liztorrak bidali zenizkien, pixkanaka-pixkanaka baizik ez suntsitzeko.  Elizen arteko biblia   Jkd 12,8

Ondoren, hasiko gara pixkanaka-pixkanaka txostena gizarteratzen.  Berria - Harian   2006-04-07

Zazpigarren zentzumen bat landua zuen pixkanaka-pixkanaka.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 21. orr.

Urteekin, handitu egiten da prostata, pixkanaka-pixkanaka.  Berria - Gaiak   2004-11-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus