Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pizgailu (orobat pizkailu g.er.) 1 iz sua pizteko gailua.

Su eman zidan, pizgailu metxadun baten punta sutua nire zigarrora hurbilduz. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 183. orr.

Bilera batetik irten, autoan eseri, atea itxi, giltzatxoa kontaktuan sartu, irratia sintonizatu, zigarreta pizgailuarekin piztu, eta segidan abioari eman, gasari sakatuz. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 138. orr.

Kendu begien bistatik hautsontziak, pizgailuak eta pospoloak. Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Eskua patrikan sartu eta pizgailua atera zuen, belarri parean astindu ondoren pizteko bi edo hiru saio alferrikako egin, eta lurrera botatzeko. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 27. orr.

Bizarra mozteko makina bat eta pizgailu bat oparitu dizkiote. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 73. orr.

Pizgailua atera eta esku dardaratia harenganantz luzatu nuen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 23. orr.

Ferro-zerioa zen, pizgailuen harritxo arruntak eginak diren aleazioa. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 191. orr.

Urrezko pizgailu bat hotelean ahantziz gero, ez baitu bila ibiltzeak merezi. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 75. orr.

Ehun mila ezpain-zapi paperezko! Zigarroentzako pizgailuak! Praktikoak! Modernoak!, egiten zuten garrasi zutabeen artean. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 162. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lantokian bazela pizgailu-industria isilpeko bat: eskulangile ezezagun batzuek fabrikatzen zituzten, lanak utziriko tarteetan.· Haritzezko aulkiak saltoka bata bestearen atzetik gas-pizgailuaren gainean ezarri ziren. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 192. orr.

3 pizgarria.

Zer zen, benetan, Princeton: adimenaren pizgailu... edo hil aurreko zimeldura madarikatua? Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 10. orr.

Anaitasunak badu hor fede pizgailu. Herria   2003-06-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus