Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

plagio (59 agerraldi, 23 liburu eta 7 artikulutan; orobat plajio 34 agerraldi, 6 liburutan; Hiztegi Batuan plagio agertzen da) 1 iz besterena den obra baten kopiatzea edo antzeratzea, norberarena bailitzan argitaratzeko egina.

Plagio zabarra izan zitekeen [...], hitzez hitzekoa, literatur lapurreta lotsagabe bat. Iban Zaldua   «Traizioak» - 163. orr.

Ez baita plagioa, izan ere, ipuin induzitu bat baizik. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 20. orr.

Klixetik plagiora bide luzea dago, baiki, eta ez daukat plagioaren gorazarre egin beharrik esateko plagioak aurpegi asko dituela. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 38. orr.

Euskal literatura indartzeko bide nagusia plajioa da. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 145. orr.

Askoz zabalagoa da imitazioaren aginpidea, metaliteraturaren eremuetan barrena parodiara, pastixera, plagiora eramaten gaituena. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 198. orr.

Errealitateak, baita garratzenak ere, orrialde literario gorenen plagioa ematen du askotan. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 41. orr.

Dena delako plagio, idazle guztiek egiten dutelako plagio... Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 110. orr.

Liluraren gramatika ateratzen bazuen, plagiotzat hartuko zutela. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 282. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Plajio-jolas horri jarraituz, Atxagaren bertsioa erabili dut "Fern Hill" poemako hitz horiek itzultzerakoan. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 10. orr.

Hilabete batzuk lehenago era guztiz bidegabean leporatu zidaten plagio afera zela medio nire liburu berria argitaletxe handi batekin atera ezin nuenez. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 187. orr.

Epaileak atzera bota du 'The Da Vinci Code'-ren plagio eskakizuna. Berria - Kultura   2006-04-08

Izan ere, eta paradoxaz, plajio kontuetan sartzea oso orijinala suertatzen duk gaur egun. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 147. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus