Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

plangintza [491 agerraldi, 27 liburu eta 277 artikulutan] 1 iz plan edo egitasmo baten araberako antolaketa. ik planifikazio.

Huna aurtengo lanen plangintza: [...]. Herria   2004-05-20

Denboraren plangintza. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 328. orr.

Ez da plan makala, ez da plangintza estrategiko makala. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 237. orr.

Espainiako guda, izatez, Europan demokraziak desagerrarazteko eta Bigarren Mundu Gerratea hasteko plangintza zehatz eta biribildu baten hastapeneko urratsa zen. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 105. orr.

Orokorra izan beharko litzateke unibertsitate ikasketen eskaintzaren plangintza, eta administrazioari egokitu beharko litzaioke plangintza horren erantzukizun handiena. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 90. orr.

Etorkizunera begirako plangintza bat. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 32. orr.

Brady plangintzak nekez onbideratu zuen Mexikoko ekonomia. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 160. orr.

Zer egin nahi duzuen kontatu diguzu, baina zein da hiru urterako egin duzuen plangintza? Berria - Gaiak   2004-07-01

Plangintza bat antolatua da, 530 mila familia laborantzari lotzeko, 4 urte barne. Herria   2004-07-22

Plangintzaren puntu nagusiak. Berria - Mundua   2006-03-17

Plangintza ez da uste zenuen bezain egokia: bat-batean plangintza ezin duzula bete ohartu zara. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 361. orr.

Lehenengo urratsa plangintza bat egitea da, bildu duzun materiala nola antolatu eta erabiliko duzun jakiteko. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 353. orr.

Entrenamenduen plangintza egitea ez da lan erraza. Berria - Kirola   2006-02-02

Plangintza egiteko, hiri hondakinen gorakada handia hartu dute oinarritzat. Berria - Harian   2006-01-03

Gero, Udalak Donostiako Plangintza Orokorraren berraztertzea onartu behar du. Berria - Ekonomia   2004-01-20

Datozen bost urteetarako plangintza onartu du Legebiltzarrak. Berria - Mundua   2006-03-15

Gero, Udalak Donostiako Plangintza Orokorraren berraztertzea onartu behar du. Berria - Ekonomia   2004-01-20

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hiru plangintza-eskema. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 328. orr.

Plangintza-eredu horri jarraitzeko honako pausoak ematea da gakoa: [...]. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 353. orr.

Hiru dira deskribatu ohi diren plangintza-motak: (1) intuitiboa, desordenatua eta analitikoa, (2) ordenatua, sintetikoa eta ideia garbiak dituena, eta (3) arrisku gutxi hartzen duena. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 353. orr.

Plangintza akatsa izan litekeela? hori gainditzeko tartea baduela? ados. Berria - Kirola   2004-06-30

Espainiako Federazioko plangintza aldaketa. Berria - Kirola   2006-04-13

Ikuskapenerako Informazio eta Plangintza Ataleko langile gehienak sinetsiak daude beren zuzendariak [...] halako tema latza duela ordutegiaren betekizunarekin. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 49. orr.

Nabil Kasis Plangintza ministroaren kasuan, [...]. Berria - Mundua   2004-08-08

Ekonomia eta Plangintza Ministerioko baimena zeukaten. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 30. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Berak egin zuen lan-plangintza, banatu zituen eginkizunak... Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 61. orr.

Familia plangintzarako informazioa eman behar zaio jendeari, eta baliabideak. Berria - Gaiak   2006-02-01

Geroko industri plangintzak diseinatzen lagundu nahi dio hirukoari. Berria - Ekonomia   2004-10-05

Herri erakundeek ezarri behar dituzte gizarte baten zientzia eta teknologiaren garapenerako ildo nagusiak, eta horretarako egiten dira zientzia eta teknologia plangintzak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 207. orr.

NUPeko hizkuntza plangintza egiteko batzordea osatu dute. Berria - Euskal Herria   2004-03-16

«Herrialdearen beharrak» aztertu eta «kooperazio plangintza bat» hitzartzeko. Berria - Mundua   2004-07-07

Beste horrenbeste esan zitekeen Kazetaritza karrerako ikasketa plangintzari buruz ere. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 92. orr.

Idazketa-plangintza egiterakoan hiru aldagai hartuko dituzu kontuan: eredu desberdinak, edukiaren balorazioa eta denbora. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 353. orr.

Hiri Plangintza Alternatiborako Bulegoa. Berria - Kultura   2004-05-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus