Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

plano (orobat planu g.er.) 1 iz lerro zuzen bat zernahi kokagunetan egon daitekeen azalera.

Planoan, bi punturen arteko distantziarik laburrena da zuzena. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 398. orr.

Plano batean, emandako zuzen batetik kanpo dagoen puntu batetik zuzen horren paralelo bat pasatzen da, eta bat bakarra. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 169. orr.

Puntu batetik plano batera egindako proiekzio bat. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 41. orr.

Plano bereko bi zuzen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 156. orr.

Elkar ukitzen ez zuten plano eta lerro paraleloak. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 49. orr.

Plano baten eta kono baten elkartzea. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 171. orr.

Gorputz solido oro plano kopuru infinitu baten gainezarpenez osaturik dagoela. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 68. orr.

Lerroa puntu kopuru infinitu batez osatua da; planoa lerro kopuru infinitu batez; bolumena plano kopuru infinitu batez. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 237. orr.

Galileok berak aukeratutako pisua zuten bolak plano inklinatutik eraitsi zituenean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 77. orr.

Era horretan, plano makurtu baten antzeko zerbait zeukan hesira iristeko. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 172. orr.

Ikuspen-ardatzaren paralelo (proiekzio-planoaren perpendikular) diren lerroek puntu baterantz [...] elkarretaratuz doan lerro-familia bat osatzen dutela. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 41. orr.

2 eremu, hiri, etxe edo kidekoen irudikapen grafikoa, eskalan egina.

Joan ziren, bada, gizon haiek, lurraldea zeharkatu eta marraztu zuten planoa, hirien arabera lurraldea zazpi zatitan banatuz. Elizen arteko biblia   Jos 18,9

-Planoaren puntu honetatik abiatu behar zenuke, Agerstown hemen nonbait dago eta -proposatu zidan jarraian-. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 127. orr.

Ontzitegiaren planoak erakutsi zizkigun, non utzi beharko genituen 10.000 panfletoak barruan geneuzkan kideek jaso zitzaten, eta Bilbon izango genuen gordelekuaren helbidea. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 398. orr.

Presondegiko planoa zen; nahiko zehatza. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 84. orr.

Ez baitio utziko labirintoaren plano bat amesteari. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 21. orr.

Gelen eta lorategiaren plano bat egin zuen, eta atseden hartzen geratu zen une batez, eskaileran eserita. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 140. orr.

Mont-Doreko plano bat begiratzen ari naiz Michelin gidan. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 47. orr.

Davidek bere seme Salomoni tenplua eraikitzeko planoa eman zion: ataria eta itun-kutxaren gela, biltegiak, goiko eta barneko gelak nola egin adieraziz. Elizen arteko biblia   1 Kro 28,11

Planorik gabe eraikin bat altxatzea ez da samurra; eraiki ahala planoak egitea are zailagoa da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 109. orr.

1847ko data duen plano bat ikusia dut eta bertan ez zen ageri ere. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 85. orr.

Genetikak organismoen planoa aztertzen du; leinu germinalak transmitituriko gene sorta batek dauka bere baitan plano hori, eta haren arabera definitzen da geroko organismoaren arkitektura. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 146. orr.

3 (izenondoekin)

Gudariek Goikoetxea bere garaian atxilotu eta garbitu izan balute, traidore hark ez zizkiean frankistei Bilboko defentsaren plano sekretuak emango. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 104. orr.

Karta eta plano inter-aktiboak egiten ditu, hala nola karta batetan puntu argituek erakusten dute beribil bat nondik nora dabilen. Herria   2004-01-22

4 (hitz elkartuetan)

Aldameneko bi gizonak hizketan ari ziren bizi-bizi, arreta mahai gainean zabalduta zeukaten eraikin-plano batean jarrita. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 154. orr.

Espazioa eta argia kontsideratu behar omen zituen eta distribuzio-planoak marraztu, mobiliarioa egokitu ahal izateko. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 173. orr.

5 zerbaiti begiratzen zaion alderdi edo ikuspuntua.

Bizitza eta heriotza batera zihoazen, plano banatan, eta, azken unera arte, bizitzak bizitza izaten jarraitzen zuen. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 94. orr.

«Desilusioari buruz» mintzatzen da funtsean nobela bere bi plano horietan. Berria - Kultura   2004-10-29

Plano narratiboa trebeki aldatuz, [...]. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 147. orr.

Berak zehaztu ditu, bata bestearen ondoren, zenbait bereizte plano ezberdin diskurtsoaren objektuak horietan azaleratu ahal izateko. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 52. orr.

Lan esperientzia edo egin ditugun trebakuntza ikastaroak bigarren plano batean geratzen dira. Berria - Ekonomia   2004-12-08

Bestalde, bai ezkerreko ikuspuntutik eta bai plano nazionalean ere, Aralarrek «diskurtso ahula» egin duela dio. Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Baina nabarmendu behar da bi plano daudela: argazkietan agertzen garenak da plano bat; baina, bestea da atzean egiten den sukalde lana. Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Zeinu plastikoek, beste edozein zeinuk bezala, beren adierazpen-planoa eta beren eduki-planoa izan behar dute, eta denotaziozko eta konnotaziozko adieraziak bideratu behar dituzte. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 247. orr.

-Planoen gainezartzea: gai bat garatzen ari denean, bertsolariak nahi bezala egin ahal izango du jauzi testuan sortzen ari den fikziozko planotik lanean ari den egiazko esparruaren planora. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 207. orr.

6 koadratze eta ikuspuntu jakin batzuetatik hartzen den irudia.

Minutuak eta minutuak igarotzen dira eta kamera geldirik dago plano berean. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 57. orr.

Film bateko plano batean gauza batek beste bat estaltzen badigu, guk geuk ezin dugu ezkutuan dagoen gauza ikusi. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 45. orr.

Une horretan kamarak bion lehenbiziko plano bat hartuko du. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 177. orr.

Telebista kamerak, irudien azken atzera-aurrera baten ondoren, ontzat eman du planoa. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 230. orr.

7 (izenondo eta izenlagunekin)

Oheko panoramari begiratu eta argazkiak egiten hasten da, plano desberdinak bilatuz, handik eta hemendik. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 195. orr.

Lehenbiziko orrialderako, berriz, atso hilaren plano erdi bat hautatua genuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 47. orr.

Oreka hori, zenbaitetan gertuko plano batean azaldu ez badaiteke ere, plano orokor batetik hartuta erabat ulergarria dela deritzot. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 132. orr.

Argazki honek, plano orokorrean egina den arren, presondegiko teilatua hartzen du goialdeko ertzean, ez du zerurik ageri. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 171. orr.

Gerritik gorakoak, plano laburrean, eta koloretan eginak. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 56. orr.

Plano motzean eta mugiturik Nerea, eta atzeko planoan, hamaka batean etzanda, Sebas, zigarroa erretzen. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 102. orr.

Plano motzak gorputz osoko plano bihurtuz, gona gorria jantzi zion Nereari. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 105. orr.

Gorputz erdiko plano amerikanoa den argazkia. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 189. orr.

Zergatik utzi behar dugu beti sentitzen duguna hurrengorako edo bigarren planoan? Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 402. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nahitaez jakin beharra dago plano-aldaketa gertatzen denean, filmatzerakoan denborazko eten bat egin dela nahi duela esan horrek. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 160. orr.

Bazinek ere arrazoiz mantendu ahal izan du plano-sekuentziak hainbesteko errealitate-sentipena ematen duela non errealitatearen oso irudikapen modu berezi bat gertatzen baita hartan. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 101. orr.

Kameratik filmagairako distantziaren eta filmagai horren itxurazko tamainaren arteko lotura ere azaltzeko tipologia bat prestatu da, guztiz enpirikoa eta aski arrunta, plano-tamainen eskala deitua. irudiak grabatzerakoan enkoadratzea, plano motak, muntaketa eta trikimailuak erakusten ditu, adibide grafikoekin. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 146. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Enfoke-planoa hurbiltzeko edo urruntzeko zorian. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 133. orr.

· 10 izond laua.

Irudi hori planoa ala kurboa den batere garrantziarik ez duen gauza da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 40. orr.

Mirail plano birakor bat, orientazino bat edo bertze har zezakeena. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 125. orr.

Eremua espazio sakon bat da, baina gainazal plano batean irudikatua. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 208. orr.

Hiru dimentsioko espazioa bi dimentsioko espazio baten (gainazal plano baten) gainera proiektatzen da, arau jakin batzuk betez. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 199. orr.

Irudi plano bat baita, irudi zinematografikoa kasu honetan. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 32. orr.

Bi modutara pertzibitzen dugu aldi berean irudi hori: azalera plano baten zati bat bezala, eta hiru dimentsioko espazioaren zati bat bezala Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 62. orr.

11 (adizlagun gisa)

"Erliebean" ikusten ez dena (igeltsuzko horma oso leun bat, adibidez) plano ikusiko da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 46. orr.

Ikusmen normalean, beraz (museo batean bi begiez koadroei, haien aurrean mugitzen ari garela, begiratzen diegunean, adibidez) plano ageri dira irudiak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 62. orr.

12 lehen plano

Argazki pertsonalagoak, lehen planoa bilatzen zutenak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 35. orr.

Argazkia lehen plano bat zen. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 7. orr.

Koadroak, lehen planoan, sutan zegoen or zuri bat erakusten zuen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 439. orr.

Jean Epsteinek lasai esan zezakeen "zinemaren muina" zela lehen planoa. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 134. orr.

Gogoratu, adibidez, Kane-ren ahoaren eta bibotearen lehen plano izugarria, Wellesen filmaren hasieran, "Rosebud" esaten. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 267. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus