Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

planteamendu (orobat planteamentu g.er. eta planteiamendu g.er.) iz planteatzea.

Ondorioz, hainbat planteamendu izan dezakegu zientziaren ontologiaz. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 162. orr.

Arazoaren planteamendua. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 420. orr.

Problema hor dago, beraz, eta problemaren planteamendu egokia asmatzea izango da kontua. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 128. orr.

Borrokaren planteamenduan bertan, bi taldeen arteko ezberdintasunak agerian gelditzen dira. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 73. orr.

Planteamendua razionalki egin eta razionalki eztabaidatu. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 54. orr.

Doktrina marxista erabat kritikoa da sistema kapitalistaren planteamendu eta emaitzekin. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 47. orr.

Platonen zein Aristotelesen planteamenduetan, etika eta politika banatu ezinezkoak dira. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 220. orr.

Haurraren egitura kognitiboa aztertzeko [...] ikuspegi berri honek hautsi egin zuen Aristotelesengandik jasotakoaren ohiko planteamendu klasikoa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 324. orr.

Zenbateraino den komenigarri supraunitateak osatzea edota Estatu barruan planteamendu autonomistak onartzea. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 98. orr.

Esan dudan kezka edo planteamendu ideologiko horretan ere kontzeptu zentrala, irudi konkretu eta erreferentzia zentrala, Pasaia izango da, bere bizitetxearekin eta jendeekin. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 20. orr.

Egitura bera ere ez baita ohikoa, hau da, hiru zati nagusiz -planteamendua, korapiloa, askaera- osatua. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus