Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

plast 1 (onomatopeia) zerbaitek uretara nahiz lurrera erortzean ateratzen duen hotsaren onomatopeia. ik plasta.

Plast! entzun ziren indarrez Anastasiok Mikeli amorruaren amorruz emandako bi zaplastakoak. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 176. orr.

Noizean behin perka batek jauzi egiten zuen, eta plast erortzen zen berriz uretara. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 109. orr.

Ilargirik gabeko egunaren zain egon eta, plast!, uretara. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 112. orr.

Gutun-ontziaren hotsa entzun zuten eta eskutitzak plast erori zirela ate ondoko zerrira. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 35. orr.

Berehala ohartu ziren hura zer zen, eta salto egin zuten atzera, uretan plast! eginez. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 120. orr.

Urriaren erdi aldera, leher eta plast egin zuen amak. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 45. orr.

Ez zen deus ikusten zaldien hankek plast-plast oratzen zuten basatzan, baina egundoko kirats nardagarri batek hartuak zituen airea eta bazter guztiak. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 79. orr.

Gauerditsutan, hara teilatu gainean hegazti handi, astun baten urratsak bezalako soinuak, plast, plast, plast. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 82. orr.

2 (izen gisa)

Plast! motel batekin Harryren ohean pausatu ziren, eta erdiko hontza, handia eta grisa, hankaz gora erori eta hantxe geratu zen, mugitu gabe. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 11. orr.

Atzo arratsaldean, ganbaran frantses ikasten ari ginela, plist eta plast hotsa-edo entzun nuen bat-batean nire atzean. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 303. orr.

3 plast eta plost

Hau guztia inmorala da! esan zuen Pipiñomarik, bere eskuek airean plast! Berria - Kultura   2006-02-12

eta plost! egiten zutelarik. Berria - Kultura   2006-02-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus