Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

plaust (orobat plausta g.er.) 1 zerbait erortzearen,kolpe baten edo talka baten hotsa irudikatzen duen onomatopeia. ik plasta.

Gure lehengusina Juliak hiru egin zituen segidan, plaust, plaust eta plaust, ez epiduralik ez ezer, hiru kaka mokordo lodi eta bigun bezain erraz. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 54. orr.

Ustekabean, hala eta guztiz ere, malko potoloa agertu zen nonbaitetik eta, plausta!, koadernoaren gainera jausi zen... Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 63. orr.

Era nekosoan zutitu, nagiak ateratzeko moduko keinua egiten hasi, eta plaust, muturrez aurrera zerraldo erortzen ziren. Jokin Urain   «Errotarria» - 42. orr.

Han tente jartzen saiatu zen, baina Errol plaust! erori zen berriro, Etxera iritsi nintzenean nerbio atake bat eman zidan eta plaust geratu nintzen hantxe, dardarka. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 43. orr.

Gure lehen galderari [...] plaust erantzun zion: "Hiru hilabete inguru". Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 75. orr.

Harri handi bat plausta botata ere egingo dira uhin zirkuluak! Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 423. orr.

· 2 (izen gisa)

Korrokoien jauziek burbuilak sortzen zituzten paperolako kimikak gandututako uretan, amultsua zen haien pulunparen plausta. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 94. orr.

Errazago onartzen zituen haien burrunbak dinbi-danbak plaustak. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 132. orr.

Korrokoien jauzien gisako plaust amultsuetan. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 110. orr.

Beste batzuetan haien erorikoaren plaust hotsa baizik ez zen izaten, eurek eskuak lotu edo hanketatik harri bat erantsi zutenean. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 373. orr.

3 plaust egin

Halako batean plaust egiten duzula, horra dena. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 138. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus