Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pneumatiko (orobat neumatiko g.er. eta pneumatika g.er.) 1 izond aireari dagokiona.

Neure alderdi pneumatikoa zen eskuko nuen abantaila bakarra. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 23. orr.

Bazuen hark beste alderdi bat zerari, nola esan, nire haragiaren izaera pneumatikoari zegokiona. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 9. orr.

2 airez bete behar dena; airez funtzionatzen duena.

Asteburuan zendutakoak txalupa pneumatiko batean zebiltzan. Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Galbidean zegoen barku pneumatikoa ez zuten, haatik, aurkitu ostiral gauean bertan. Berria - Mundua   2004-01-11

Bulego batetik bestera mezuak banatzeko erabiltzen zituzten tutu pneumatikotik erretilu batera. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 133. orr.

Edonola ere, estreinako zaputzaldia gaindituta, Gorkak mailu pneumatikoarekin jotzeari ekin zion. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 104. orr.

Pistola pneumatikoarekin burua zulatu diote Dianari, eta seko erori da Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 153. orr.

· 3 iz airez beteriko hodia, ibilgailuen gurpil uztai gisa erabiltzen dena.

Eusko Jaurlaritzaren aurkakoak izan dira berbarik gogorrenak, gurpilen pneumatikoak eta gai toxikoak zementu fabriketako labetan erre nahi dituztelako. Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Automobiletako pneumatikoak egiteko erabiltzen den goma barne-betea. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 24. orr.

Enbragea zurrundurik izango du, pneumatikoak zulaturik. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 96. orr.

-Industriako konpresor bat da -esan zidan-, pneumatikoak puzteko erabiltzen direnetakoa. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 255. orr.

Pneumatikoen ildo-zirrituetan zegoen itsatsita zer nazkagarri hura. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 72. orr.

Berriro han ziren klaxonak, pneumatiko kirrinkarien galgatzea, loka-gunean egindako azelerazioak, zentzugabekeria, gaztetxoen galania hutsa. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 185. orr.

Altzairuzko xaflaz, oholez eta pneumatiko zaharrez hesitutako eremu bat. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 97. orr.

Milaka eta milaka gizon-emakume itsasoz abiatu baitziren oso ontzi hauskorretan, batzuetan elkarri lotutako pneumatiko soiletan. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 117. orr.

Zenbait gauzaren patente-agiriak eskatu behar zituela; besteak beste, autoen pneumatikoentzako uztai batena, altzairu puskaz egina. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 163. orr.

Lasterketan ere box geldialdietan ezingo dira pneumatikoak aldatu. Berria - Kirola   2004-10-26

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ezin da ulertu nola horrelako lurreratze-tren bat, bi pneumatiko-parez osatua, [...] zergatik hasi behar duen, ez bat eta ez bi, deabru baten gisa portatzen zorua ukitu orduko. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 298. orr.

Beste toki batzuetan, zoru tinkoagoan, garbi zegoen haiek, dudarik gabe, pneumatiko-arrastoak zirela. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 76. orr.

Berriro pneumatiko-aztarren bila! Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 77. orr.

Inork pneumatiko-lorratza izan zitekeenik sumatuz gero, txistua jo behar zuen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 78. orr.

Beira-zuntzaren antz handiagoa du hezurrak pneumatiko-gomarena baino. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 24. orr.

Sam Gibara Goodyear pneumatiko enpresaren exekutiboak. Berria - Kultura   2004-04-11

Bridgestone-Firestone pneumatiko egilearen lan ituna izenpetuko dute bihar ELAko eta UGTko ordezkariek. Berria - Ekonomia   2004-05-23

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lepotik hartu eta igerilekuko ur usteletara bota nuen, hamaika partxe gorriz jositako bizikleta-pneumatiko baten ondora. Berria - Kultura   2004-08-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pneumatiko berriak (8)

bridgestone pneumatikoak (4); michelin pneumatikoak (3); pneumatikoak erre (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus