Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

poeta [1662 agerraldi, 166 liburu eta 327 artikulutan] 1 iz poemak ontzen dituen idazlea. ik olerkari.

Poeta eta erromantzegileek beti atsegin izan dute bufoia pertsona zuhur eta argi gisa azaltzea. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 65. orr.

Poeta batek, hots, poeta den eta poetikoki bizi den poeta batek, nola bizi du poesia, alegia, barkatu, denbora? Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 81. orr.

Poetaren egitekoa hiri ideal bat exijitzea da. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 16. orr.

Poetek eta poesia-irakurleek aspaldi hartu zuten sekta itxura hartzen ari dira narratzaileak eta narrazio-irakurleak. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 68. orr.

Poetak poema erran zuen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 231. orr.

Oteizak berpiztu zuen Gandiagak bere barruan hilzorian zeukan poeta. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 107. orr.

Jammes poeta Hazparnen ehortzia dela. Herria   2001-07-12

Dylan Thomas, poeta, bohemioa eta mozkorra. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 5. orr.

Poetaren begiradak eta irakurlearen begiradak testuan elkar topatzen duteneko unea indibiduala dela. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 355. orr.

Uztailaren 9an, asteazkenez, Maiatz aldizkariko "poeten errezitaldia". Herria   2003-07-03

Song dinastiako poesia bildumak ehun liburuki dauzka eta 3.820 poeta ageri dira. Pako Aristi   «Note book» - 75. orr.

Blake poetaren Proverbs from Hell obratik hartutako aipua. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 282. orr.

Pierre de Ronsard (1524-1585), poeta frantsesa ("Poeten printzea, Printzeen poeta"), La Pléiade izeneko poeta taldeko buru, maitasun poema ugari idatzi zituena. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 134. orr.

Olerkariak, ez dakit, diot, badu poetak ez duen plus serioago bat, gertuago dago poeta trajedunetik zarpailetik baino. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 75. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ubi sunt, zioen poeta klasikoak. Ingalaterran Poeta Erramuduna Erregeren gorteko kargudun izaten da. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 37. orr.

William Wordsworth (1770-1850), poeta erromantikoa. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 289. orr.

Galderok puzten hasi zitzaizkidan Lizardiren eta Lauaxetaren obra beste begi batzuez irakurtzen hasi nintzen neurrian: eusko-bidaztiaren bidaiak eta poeta sinbolistarenak sustrai poetiko berak zituzten. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 125. orr.

Poeta ultraista izana zen Enrique, adibidez, eta Josep zapatari anarkista baten seme boxeolaria. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 102. orr.

Ikus dezagun zer zioen orain bi mila bat urte bizi izandako Martzial poeta satirikoak bere obrak plajiatu nahi zizkiotenen aurka. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 148. orr.

Nobelagile eta poeta herrikoiek emaitza txaldan eta epelak lortzen zituztela. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 283. orr.

Arestik bere bizitzari ezarri zion auto-profezia da, poeta proskritoaren patua. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 14. orr.

Jon Arano, poeta maudite eta Ostiela aldizkariko arduraduna. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 9. orr.

Poeta amateur-diletantetzat dut, beraz, neure burua. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 45. orr.

Poeta oinazetuaren lanak, interpelazioaren bidetik, otoitzaren itxura hartzen du, Xabier Leteren azkenaldiko poema askotan bezala. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 100. orr.

Lukrezio, poeta intelektuala. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 7. orr.

Nik ere esan nezakeen, poeta handiak bezala: presi tanta dolcezza... Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 144. orr.

Leopardi bai, poeta handia zen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 142. orr.

Aita irakaslea eta poeta zen, eta semeari, txiki-txikitandik, ingeles poeta handien bertsoak errezitatu ohi zizkion. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 5. orr.

Bi frantses poeta izan zituen propaganda egileak. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 15. orr.

Robert Burns poeta eskoziarrak jasotako balada zaharra. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 262. orr.

Valerius Catullus, Kristo aurreko poeta latinoa. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 19. orr.

Egia da, ordea, 1913 arte inork ez zekiela bere prosaren kalitateagatik 'Proventzako poeta' deitzen ziotenaren azkenaren berri. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 111. orr.

Senarrak hala zioen, "Augustus zahar gizarajoa - benetako poeta da". Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 96. orr.

Bigarren mailako poeta baten biografia errukitsu bat ere idatzi zuen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 247. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bertsolariei proposatzen zaizkien gaiek poeta-sena ere eskatzen dute, baina baita baita arrazoibide logikorako eta arguiorako gaitasuna ere. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 184. orr.

Xalbador batek berak, bere poeta jeinuarekin, ez zuena arrazoinik gabe kantatu: [...]. Herria   2001-05-24

Arima haztatzen saiatu zen, ea poeta-arima ote zen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 106. orr.

-Batzuetan, nahastu egiten nauzu pixka bat [...] baina atsegin zaitut, poeta-bihotza duzu eta. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 36. orr.

Poeta-aurpegia jartzen ari da, zenbaitek musean poker aurpegia jartzen duen bezala. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 29. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Batzuetan zuzen-zuzen, beste batzuetan zeharka, bertsolariak, herri-poetak nahi duen guztia esaten du, edo aditzera ematen. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 23. orr.

5 (beste izen baten eskuinean)

Ez ote daukat osaba poeta bat, bere olerki kaxkarrak baino obra perfektuago bat utzi zuena bere gorpu gaztea goizalbako lamiei eskainiz betegintzarrezko performance batean? Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 34. orr.

Telefonoan agertu zidanez, deklamatuko zutenak, hitzak ardi marrakaz mukurutzen zituzten "artzain poetak". Itxaro Borda   «%100 basque» - 71. orr.

6 (beste izen baten ezkerrean)

Emily Dickinson XIX. mendeko poeta-andreak belarrari buruz idatzitako hitzak xuxurlatzen hasten da. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 55. orr.

Zeren Salvatore Rosa izan bainuen irakasle, Napolik azken urteotan eman duen poeta-pintore-musikaririk handiena... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 268. orr.

Frantziatik desterratuta Donostian bizi den tipo politiko poeta-konspiratzaile bat, Frantzia Handiaren handitzaile handia. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus