Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

poltsiko [812 agerraldi, 128 liburu eta 113 artikulutan] 1 iz sakela. ik patrika.

Agustinak sakristiako giltza gorde zuen poltsiko batean. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 166. orr.

Josebak poltsikoan sartu zuen sobrea. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 163. orr.

Gabardinaren iduna goratu, eskuak igurtzi eta eskumako poltsikoan sartu zuen eskua. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 54. orr.

Ezkerreko eskuaz egin zuen hori guztia errepublikarrak, eskuinekoa jakaren poltsikoan baitzeukan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 53. orr.

Congok txalekoaren poltsiko batetik txartel bat atera zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 408. orr.

Kozkor bat antzematen zitzaion poltsiko hartan, pistola, inork inoiz ikusi gabea. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 53. orr.

Atea ireki eta eskuineko poltsikoan zekarren linterna piztu zuen. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 251. orr.

Beste bat, berriz, mutilaren poltsikoak miatzen hasi zen. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 220. orr.

Khabul Khanek eraztun bat atera zuen bere galtza zabaletako poltsiko batetik, harri berde bat, Star zahar bat zeraman zirako poltsiko batean. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 180. orr.

Txanponen bat neukan poltsiko txikian. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 184. orr.

Jakaren poltsiko sakonetako batean gorde zuen belus horiko azalekiko koadernoa. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 74. orr.

Inora ailegatu eta labana poltsikoan beti, gizakia... Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 263. orr.

Berokiaren barruko beste poltsiko batetik hontz bat atera zuen... benetako hontza, bizia, lumak harro samar zituena... Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 52. orr.

Eskuak poltsikoan, unetxo bat eman zuen Gusi eta haren emazteari begira. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 112. orr.

Unetxo batez norantz jo jakin gabe, hormari pega-pega eginda egon zen, eskuak poltsikoetan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 175. orr.

Mekanismoa bazebilen, baina poltsikoko erloju hark ez zeukan kristalik, ez orratzik. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 49. orr.

Bi urtero egiten duen bezala, Herriko Etxeak xehetasunen poltsikoko liburuxka argitaratu du. Berria - Euskal Herria   2004-11-17

2 (aditz baten objektu gisa)

Botila haien estalkiak biltzen aritu ginen, poltsikoak bete arte. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 23. orr.

Bere poltsikoak husteko eskatu diot Potterri. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 234. orr.

Baso-guardak poltsikoak miatu zizkion. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 146. orr.

Bere arropetako poltsiko guztiak arakatu ondoren argazki batzuk atera zituen azken patrikatik. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 13. orr.

Praken poltsikoak haztatu eta berehala, txanponen hotsa heldu zitzaion belarrietaraino. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 141. orr.

-Potter, atera kanpora zure poltsikoak! -bota zion bat-batean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 232. orr.

3 irud/hed

Hauexek dira -erran zuen paper eskutada bat ateraz maletako poltsiko batetik. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 42. orr.

Autoko alboko poltsikotik dokumentazioa altxatzeko larruzko karpeta granatea atera zuen eta belaun gainean ezarri. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 12. orr.

Agirre, bitartean, paperen bila saiatu zen atearen poltsikoan. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 140. orr.

Ohartzen naiz, Patri, gertaera berri hauek nire etikaren poltsikoetan eroso gordetzeko zahartzen hasia naizela, ez nagoela prestaturik. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 17. orr.

4 (diruaren sinbolo gisa)

-Urteak nire soldataz haren poltsikoa gizentzen, eta horra ordaina. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 21. orr.

Alderdien poltsikoak betetzeko proiektu faraonikoak. Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Gainera, diru zorrak egin zituen -kartzelatik libratzeko poltsikoak ere askatu behar izaten dira maiz-. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 52. orr.

Eta inork ez zidak poltsikoa hustu. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 345. orr.

Israelera bidaiatzea ez dago poltsiko guztien eskura. Berria - Kirola   2004-04-29

Margolari eta eskulturagile izan zen garai batean, bere espirituaren onerako eta poltsikoaren kalterako. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 23. orr.

Petrolioaren gorakada poltsikoetan nabaritzen ari dira ibilgailuetako gidariak. Berria - Ekonomia   2004-11-02

Kontua edatea baitzen, edatea eta festan segitzea, poltsiko ximurrak ematen zuen bitartean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 103. orr.

1885ean Londresera abiatu zen, poltsikoak hutsik. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 8. orr.

Emakumeek inoren poltsikoa hartzen dute kontuan, eta ez bihotza... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 135. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Artistak atea zabaldu duenean, postariak poltsiko-liburu baten neurriko bere buruñoa luzatu du atearen markoak eta artistak uzten dioten zirritutik. Berria - Kultura   2006-02-12

Bederatzi obra ikusgai Donostiako 'Poltsiko antzerkia'-ren barruan. Berria - Kultura   2004-05-07

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aski zuen bere langile-patrika betexea alderatzea gure ikasle-poltsiko hutsekin. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 155. orr.

Giovanni Mazonik jakaren barne-poltsikoan gorde zuen, bihotzaren aldean. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 29. orr.

Tinta isurkorregia badute, lumaren muturretik ihes egin ohi du hark, eta alkandora-poltsikoetan orban ezabaezina utzi. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 24. orr.

Urtebetetzearen aurreko hamabost egunetan, aztarnak uzten ibili nintzen lekurik bitxienetan, bainugelako ispiluan, hozkailuaren atean, praka-poltsikoetan..., Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 90. orr.

7 poltsiko liburu poltsikoko liburua.

Une horretan, postariaren poltsiko-liburu baten neurriko buruñoak busto klasiko baten itxura osoa hartu zuen. Berria - Kultura   2006-02-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus